1. SARRERA
FUNDACIÓN REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA (aurrerantzean, RSF) Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoen fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 31ko Aginduaren arabera, zeina azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, F-307 erregistro zenbakiarekin, 3. sekzioan.
Estatuko Buletin Ofizialean 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, bere 3. artikuluan ezartzen du erakunde hauei ezarriko zizkiela “Publikotasun Aktiboa”-ri buruzko I. Tituluko II. Kapituluko xedapenak: urtebetez 100.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak.
RSFk urtero 100.000 euro baino gehiagoko laguntzak eta diru laguntzak jasotzen dituen fundazio bat denez, aplikagarriak zaizkio 19/2013 Legearen Lehen Tituluko II. Kapituluko xedapenean jasotzen diren betebeharrak.