Igande arratsaldean Berioko zelaian jokatutako partida. Partidak Realaren baloi jabetza izan zuen protagonista bezala. Antiguokok, bere partetik, kontraeraso azkarren bidez sortu zuen arriskua. Realak neurketaren gola bakarra baloi geldiko jokaldi batean sartu zuen. Une honetatik aurrera, txuri e pixka bat atzeratu zuten kokapena zelaian zehar. Hala ere, eraso azkarrekin gol aukera garbiak sortu zituzten. Bukaera arte markagailua ez zen mugitu.Realaren hamaikakoa: Otaño; Gorosabel, Ugarte, La Peña, Xabi Prieto; Guridi, Olabe, Capilla; Calvillo, Olaizola, Bautista. Zelairatu ziren ere Sarriegi, Manso, Merkelanz eta Odriozola.Neurketa larunbat arratsaldean Barakaldoko Ibarreta zelaian jokatu zen. Lehen minutuetatik aurrera Realak jokoa dominatu zuen. Txuri urdinak zelai txiki batean jolasteaz aprobetxatu ziren, hegaletatik arrisku handia sortu baitzuten. Etxeko taldeak markagailua estreinatu zuen baloi geldiko jokaldi batean. Atsedenaldian markagailua bat eta hutsekoa zen. Bigarren zatian, gipuzkoarrek baloiaren jabetza izan zuten eta arerioen atearen aurrean asmatu zuten. Bigarren zatia hasi bezain laster, Realeko jokalariek partidari buelta eman zioten bi gol azkarrak sartuz. Geroago, hirugarren golarekin neurketa epaitu zuten. Garaipenari esker txuri urdinek Jubenilen Liga Nazionaleko bere multzoan txapeldun atera ziren. Realaren hamaikakoa: Garrantxo; Egiluz, Guevara, Hernández, Orbegozo; Zubeldia, Sanz; Ayerbe, Gorostidi, Muñoz; Arana. Jokatu zuten ere Celorrio, Iglesias, Zouridine, Cayetano eta Agirre. Larunbat goizean Zubietako z4 zelaian jokatutako partida. Bai Reala eta bai Euskalduna partidaren bila atera ziren epaileak hasiera eman zuenetik. Txuri urdinek jokoa dominatu zuten eta baloiaren jabetza izan zuten, bisitariek kontraeraso azkarren bidez arriskua sortzen zuten bitartean.Realaren hamaikakoa: Auzmendi; Agirrezabala, Aranbarri, Urbe, Croto; Cardenas, Mentxaka; Garcés, Aranzade, Kerejeta eta Royo. Diez, Calderón eta Urzelayeta ere zelairatu ziren. Larunbat eguerdian Zubietako z4 zelaian jokatutako partida. Partida nahiko orekatua izan zen bi taldeen aldetik. Hasieratik, etxekoak baloiaren jabe izan ziren. Alabaina, Ordiziak eraso azkarrekin arrisku handia sortu zuen. Atsedenaldira markagailua mugitu gabe iritsi ziren. Bigarren zatian, joko konbinatiboa eginez garaipenaren gola lortu zuten.Realaren hamaikakoa:Arruabarrena; Elosegi, Blasco, Estibalitz, Ezkurdia; Zubimendi, Irurzun; Elizondo, Hernández, Martínez Losa; Eizagirre. Zelaira atera ziren ere Laberdesque, Uriarte, Murua, Keita eta Aldasoro. Zubietako z5 zelaian larunbat goizean izandako neurketa. Partidaren hasieratik Realak dominatu zuen eta erraztasunez iritsi zen arerioen areara. Zelai erditik hegaletara jokaldi konbinatiboak eginez arrisku handia sortzea lortu zuten. Bigarren zatian, dinamika berdinarekin jarraitu zuten. Nahiz eta bisitariek esfortzatu eta seriotasunarekin jokatu, Realak golik ez jasotzea lortu zuen.Realaren hamaikakoa: Ruíz Ceberio; Álvarez, Odriozola, Arruabarrane, Kantero; Garmendia, Salaberria; Sánchez, Garrido, Recio; Galarreta. Urdangarin, Guruzeta eta Uzkudun ere zelairatu ziren.Larunbat arratsaldean Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida. Neurketaren lehengo bost minutuetan Realak hiru gol sartu zituen. Bero handiak partidaren erritmoa baxuagoa izatea eragin zuen. Hala eta guztiz ere, txuri urdinek dominatu zuten eta gol aukera garbi ugari izan zituzten. Bigarren zatian, etxekoek bi gol gehiago sartu zituzten abantaila handitzeko. Realaren hamaikakoa: Owono; Tijero, Elizburu, Pacheco, Teijeira; Zubillaga, Gurrutxaga, Álvaro González; Beñat González, Nazabal, Arzak. Zelairatu ziren ere Ayesa eta Barrenetxea
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin