;
Realaren etorkizuna dira. Realaren beheko kategorietan bederatzi talde daude. Prestakuntza-ibilbideak haurren eta gazteen kategoriak biltzen ditu, eta, horietan, elastiko txuri-urdina janzteaz harro dauden futbolari gisa prestatzeaz gain, pertsona izaten ikasten dute.
Gure taldeetan aritzen diren jokalarietako gehienek ez dute Realaren talde gorenean jokatuko. Ilusioa eta frustrazioa uztartzen dituen testuinguru batean lan egiten dugu. Errealitate hori kudeatzea gure erantzukizun handienetako bat da.
Horregatik, gure prestakuntza-ibilbidearen ardatza da gure jokalariei futbolari eta pertsona gisa duten ahalmena garatzeko behar dituzten tresnak ematea.
Real Sociedad Fundazioan ez diegu soilik aspektu fisikoei, teknikoei edo taktikoei arreta ematen; aitzitik, balio zehatzen arabera pertsona gisa hazten laguntzeko garatzen ditugu prestakuntza-programak. Balioen eremuan egiten dugun lanaren adibideetako batzuk dira adimen emozionalaren lanketa, Kirol egokituaren federazioarekin dugun lankidetza eta sexu-aniztasunaren tratamenduari buruzko tailerrak.