;
Prestakuntza ikuspegi integral batetik lantzen dugu. Futbolariak prestatzen ditugu, baina batez ere pertsonak hezten ditugu. Hezkuntzaren eremuan dugun erantzukizuna ez da Zubietara mugatzen. Eskola-kirola eta Gipuzkoako oinarri-futbola barne hartzen ditu ere.
Kirola ezinbesteko pieza da hezkuntzaren barruan, eta ikastetxeetan hasten da praktikatzen. Real Sociedad Fundazioan uste sendoa dugu kirolerako hastapenak hezkuntzaren ikuspegitik jorratu behar direla. Horrela bakarrik beteko dugu kirola gure lurralde neska-mutil guztientzat eskuragai egotearen xedea.
Informazio gehiagoGipuzkoako klubok sarean lan egiten dugu. Reala da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren laguntzarekin, gure lurraldeko oinarri-futbolaren liderra, eta oinarri-futbol hori 96 klubek Realarekin sinatu dituzten lankidetza-hitzarmenetan gauzatzen da: Gipuzkoako klub guztiak eta lurraldetik kanpoko zona oso hurbiletan dauden beste 15.
Informazio gehiagoZubieta da Real Sociedad klubaren altxor handia Dozenaka futbolari igarotzen dira bertatik, Realaren talde gorenean noizbait jokatzeko ilusioarekin. Alabaina, oso gutxik lortuko dute. Zubietak ezin du frustrazioen fabrika bat izan. Horregatik, gure prestakuntza-ibilbidean ez gara soilik neska-mutilak futbolari gisa prestatzeaz arduratu behar. Futbolean, eta, bereziki, bizitzan zehar gidatzeko eta haien kezkak eta interesak asetzeko balioko dieten gaitasunak garatzeko tresnak eman behar dizkiegu. Bizitzarako prestakuntza.
Informazio gehiago