Hamar urteko haur batentzat, Reale Arenan egon, ezagutu eta Reala gertuago sentitzea amets bat da. Amets hori errealitate bihurtzen da Amets Bat kirol, heziketa eta gizarte programari esker.
Haurrak Reale Arena zelaira gerturatuko dira eta hango instalazioak bisitatuko dituzte, Realaren historiari eta balioei buruzko bideo bat ikusiko dute eta, ondoren, jolas batzuk egingo dituzte. Goiz ahaztezina izango da. Bertan zale gazteenek klubarekin daukaten lotura estutzeaz gain, arlo hezitzailea lantzen da.
Amets Bat kirol, heziketa eta aisia jarduerari amaiera emateko, arratsaldeko lehen orduan bisitaldia egiten da Real Sociedad Fundazioaren kolaboratzaileak diren Aquarium edo Chillida Leku Museora.