Gaur egun berezia izan da Amets Bateko ekintzan parte hartu duten 138 neska-mutilentzat, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena. Berrobiko San Andres Eskola, Alegiako San Juan Ikastetxea eta Irungo Belaskoenea LHI eta Dunboa IH-ko ikasleek primeran pasa dute Zubietako instalazioetan. Lehen ordutik, gaztetxoek primeran pasa dute Zubietan. Lehenengo, Realaren baloreei eta historiari buruzko bideoa ikusi dute. Ondoren, instalazioak bisitatu dituzte eta zenbait joko egin dituzte z4 zelaian. Dibertsioak aurrera jarraitu du Jose Luis Orbegozoko harmailetan. Gaztetxoek taldea animatu dute goizeko lan saioan. Jardunaldia amaitu aurretik, Mikel Gonzalez de Martin eta Cristina Cornejo jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Galderak egin dizkiete eta taldeko argazkiak atera dituzte. Hainbat emozio eta gero, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Aquariumera joango dira jardunaldia borobiltzeko. Gainera, datorren abenduko 10ean larunbata, Anoetan izango dira taldea bultzatzen Valenciaren aurkako neurketan.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!