LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. LaLigak txapelketa martxan jarri du bere Fundazioaren bidez 2017an. Helburua adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea da.
Ligaren filosofía ondorengo esaldian azaltzen da: lehiatu baino, partekatu. Txapelketa onek jokalariak garatzeko eta momento ahaztezinak bizitzeko aukerak ematen ditu. Gainera, Liga honen helburua Real Sociedad Fundazioaren helburuekin bat dator: gipuzkoar guztiek kirola egiteko aukera izatea.
LaLiga Genuine erantzukizun sozialeko ekimen bateratzailea. Realak bertan hartzen du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotive eta SALTO Systemen babesa du
Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatzen da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. LaLiga Genuinen partekatzea lehiatzea baino garrantzitsuagoa da.
.
.
azaroko 11tik 13ra Tarragonan
Martxoaren 25etik 27ra Bilbon
Maiatzaren 12tik 14ra Burgosen
ekaineko 9tik 11era Valentzian