Gipuzkoako futbola

Futbolarien prestakuntzan eskuratutako ezagutza osoa hitzartutako kluben zerbitzura jartzen dugu. Real Sociedad Fundazioaren eta kluben arteko harremana Gipuzkoa eratzen duten bost eremu geografikoetan ditugun koordinatzaileen bidez garatzen da. Haiek mantentzen dute eguneroko harremana hitzartutako klubekin, eta RS Fundazioak klub horiei aholkularitza ematen die metodologiaren, prestakuntzaren eta antolakuntzaren gainean.

Prestatzaileentzako prestakuntza

Izan ere, Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako klubei ematen dien laguntza hainbat eremutan gauzatzen da, eta prestakuntza da nagusietako bat. Zehazki, kirol-eskoletako entrenatzaileen prestakuntza hobetzeko ikastaroak antolatzen ditugu, haien lanean lagunduko dieten oinarrizko baliabide metodologikoak eskura ditzaten.

Koordinatzaileentzako saioak

Gure lana errealitate konplexu eta aldakor baten ezaugarrietara eta eskaeretara moldatzen doa. Futbol-eskoletako entrenatzaileen prestakuntza garatzen genuen bitartean, klubetako koordinatzaileek zeregin garrantzitsua zeukatela ikusi genuen. Trebakuntza zehatza landu genuen haientzat, hitzartutako kluben kirol-koordinatzaileen prestaketa sakontzeko.

Futbola baino gehiago

Real Sociedad Fundazioari esker, hitzartutako klubek futbol-prestakuntza jasotzeaz aparte, era guztietako abantailak eta hezkuntza-ikastaroak dituzte eskura, lehen sorospenerako ikastaroak kasu. Bestalde, hitzartutako klubek Real Sociedad Fundazioaren medikuntza-taldearengana jo dezakete jokalariek jasaten dituzten lesio handiei buruzko bigarren iritzia eskatzeko.

Hitzartutako klubak

Gipuzkoako klubok sarean lan egiten dugu. Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera zuzendutako proiektu bat da, eta 96 klub barne hartzen ditu jada.

Gune pribatura sarbidea