Gure txikien golak Zubietan

Vídeo
Asteburu ona izan da Zubietako taldeentzat. Futbol formazioko zortzi taldeek sei garaipen eta bi berdinketa garrantzitsu lortu dituzte jokatutako partidetan. Gure instalakuntzetan, Easok bana berdindu zuen Barakaldoren aurka eta Ohorezko Kadeteak eta Infantil Txikiak bideoan ikusiko dituzuen golekin lortu zuten garaipena. Igande goizean La Floridan jokatutako neurketa. Real Sociedad C-k puntu on bat lortu zuen Portugalete bisitatu ondoren hutsean amaitu eta gero. Iñigo Cortesenak nagusi izan ziren, baina ezin izan zuten garaipena lortu porrota ezagutu gabe jarraitzen duen talde bizkaitarraren aurka.Hurrengo asteburuan, Pasaia hartuko dute Zubietan. Realaren hamaikakoa:Garrancho, Calderon, Martinez, Celihueta, Petxarroman, Guevara, Thior, Ceberio, Auzmendi, Saenz, Jimenez. Jokatu zuten ere El Haddadi, Celorrio, Ujia. Larunbat arratsaldean El Pinaren jokatutako neurketa.Lehen zatian lortutako abantaila eutsi egin zioten txuri-urdinek Zizur Nagusin sailkapenaren burutik gertu jarraitzeko. Hurrengo jardunaldian Realak Oberena hartuko du.Realaren hamaikakoa: Fernández de Casadevante; Elosegi, Blasco, De la Arada, Calvillo; Rementeria, Zubimendi; Escarpit, Kerejeta, Lucbert; Eizagirre. Jokatu zuten ere Mentxaka, Aldasoro, Veiga, Aranzabe. Golak: 0-1: Zubimendi, min. 9; 0-2: Blasco, min. 13; 0-3: Eizagirre, min. 23; 2-4: Rodríguez (b.a), min. 55; 2-5: Escarpit, min. 72.Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Bizkaitarren gola berdintzea lortu zuten txuri-urdinek atsedenaldira iritsi baino lehen berdinketa on bat lortzeko Zubietan. Hurrengo jardunaldian Easok Cultural de Durangori egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Ruiz-Zeberio; Carbonell, Obeso, Arruabarrena, Zoilo; Olasagasti, Uriarte; Koprivnik, Garrido, Regil; Aguirre. Jokatu zuten ere Hernández, Sánchez, Martínez-Losa, Recio. Gola: 1-1: Aguirre, min. 42. Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Lan gogorra egin behar izan zuten txuri-urdinek garaipena lortzeko Irunen. Azken hamar minutu arte ez zuten markagailua estreinatu Zubietakoek. Hurrengo jardunaldian Realak Sestao River hartuko du.Realaren hamaikakoa: Marrero; Tijero, Revilla, Zubillaga, Pacheco; López de la Calle, U. Gonzalez; Barrenetxea, Bocard, Santos; Beloki. Jokatu zuten ere Magunazelaia, Ruiz, Muguruza, Teijeira. Golak: 0-1: Pacheco, min. 70; 0-2: Magunazelaia, min. 72; 0-3: Pacheco, min. 76. Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa.Armagiñen hasierako golari buelta ematea lortu zuen Realak bigarren zatian. Modu honetan sailkapenaren lidertzan sendotzen dira Zubietakoak. Hurrengo jardunaldian Realak Lagun Onaki egingo dio bisita.Realaren hamaikaoa:Vadillo; Elkorobarrutia, Arotcarena, Rodríguez, Azurmendi; Telletxea, Ortiz de Guinea; Dadie, Almandoz, Ruiz; Marcos. Jokatu zuten ere Balda, Arana, Turrientes, Agote, Karrikaburu. Golak: 1-1: Turrientes (p), min. 50; 2-1: Dadie, min. 75. Larunbat goizean San Juanen jokatutako neurketa. Partida sendoa jokatu zuten txuri-urdinek Azkoitian. Hasiera indartsu bateri esker partida bideratzea lortu zuten Zubietakoek. Hurrengo jardunaldian Realak Zestoa hartuko du.Realaren hamaikakoa:Arrese; Pascual, Prieto, Gastesi, Agote; Marín, Pociello; Garzón, Amigot, Fernández; Taillefer. Jokatu zuten ere Bengoa, Zabala, García, Lizaso, Manterola. Golak: 0-1: Marín, min. 7; 0-2: Prieto, min 20; 0-3: Lizaso, min. 73. Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa.Partida ona gure txikiena. Beasain gogor baten aurrean, azken minutua arte egin behar izan zuten lan txuri-urdinek garaipena eskuratzeko. Hurrengo jardunaldian Realak Danena hartuko du. Realaren hamaikakoa:Olasagasti; Letamendia, Astigarraga, Arratibel, Álvarez; Beitia, Gibelalde; Zubelzu, De Moraes, Jiménez; Orobengoa. También jugaron Obregozo (oa), Iturrioz, Lete, Gourmat, Gaztelumendi. Golak: 1-0: Orobengoa, min. 53; 2-0: Gourmat, min. 63; 3-0: Gaztelumendi, min. 71.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!