Gardentasun ataria

1.- SARRERA

FUNDACIÓN REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA (aurrerantzean, RSF) Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoen fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 31ko Aginduaren arabera, zeina azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, F-307 erregistro zenbakiarekin, 3. sekzioan.

Estatuko Buletin Ofizialean 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, bere 3. artikuluan ezartzen du erakunde hauei ezarriko zizkiela “Publikotasun Aktiboa”-ri buruzko I. Tituluko II. Kapituluko xedapenak: urtebetez 100.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak.

RSFk urtero 100.000 euro baino gehiagoko laguntzak eta diru laguntzak jasotzen dituen fundazio bat denez, aplikagarriak zaizkio 19/2013 Legearen Lehen Tituluko II. Kapituluko xedapenean jasotzen diren betebeharrak.

2.- ERAKUNDEARI ETA ANTOLAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA

A.- RSFren funtzioak

REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADek eratu zuen RSF, 2011ko uztailaren 15ean notario aurrean egindako eskritura bidez, eta, bere Estatutuetako 3. artikuluak xedatzen duenez, bere helburuak dira kirol, kultur eta gizarte jarduerak zabaldu, sustatu eta bultzatzea.

B.- Araudi aplikagarria

RSF zuzenbide pribatuko fundazio bat da, eta, funtsean, bere Estatutuetan eta honako xedapen orokor hauetan xedatutakoaren arabera arautzen da: 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa; eta 115/2019 Dekretua, uztailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena.

C.- Antolamenduaren egitura

RSFk, estatutuen 7. artikuluaren eta hurrengoen arabera, Patronatu bat dauka, eta hori da Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena. Gutxienez bost eta gehienez bederatzi kidek osatzen dute, berezko lehendakaria REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADeko Administrazio Kontseiluko lehendakaria izanik, gainerako kideak aipatu Kontseiluak izendatzen dituelarik.

Gaur egun, Patronatua kide hauek osatzen dute:

Lehendakaria: D. Joaquin Aperribay Bedialauneta jauna

Kideak:

  • Alejandro José Uranga Sarasola jauna

  • Maite Azkoaga Rodriguez anderea

Secretario: Ángel María Oyarzun Narváez jauna

Tesorero: Joseba Imanol Ibarburu Uranga jauna

3.- EKONOMIARI, AURREKONTUARI ETA ESTATISTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA

A.- Indarrean dauden kontratuak

Fundazioak ez du indarrean kontraturik Administrazio Publikoekin.

B- Indarrean dauden hitzarmenak

Fundazioak hitzarmen bat dauka indarrean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Fundazioak hitzarmen bat dauka indarrean Kirolgi Fundazioarekin

SINATZAILEAK XEDEA EPEA EGINDAKO ALDAKETAK OBLIGATUAK HARTUTAKO OBLIGAZIO EKONOMIKOAK
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Real Sociedad Fundazioa Gipuzkoako oinarriko futbolaren garapena, gizon eta emakumeentzat Denboraldiak:
2019/20
2020/21
2021/22
Bat ere ez Sinatzaileak GFAren diru laguntza:
- 1.180.000 euro (2019/20)
- 1.180.000 euro (2020/21)
- 1.180.000 euro (2021/22)
Kirolgi fundazioa eta Real Sociedad Fundazioa Genuine Ligan parte hartzeko Laguntza Denboraldia:
2021/22
Bat ere ez Sinatzaileak Kirolgiren laguntza:
- 13.000 euro (2021/22)

C.- Indarrean dauden diru laguntzak

Honoko diru laguntzak dira indarrean daudenak:

- 9.497 euro jaso dira Eusko Jaurlaritzatik, Euskara Plana garatzeko laguntzaren kontzeptu moduan

- 20.000 euro jaso dira Gipuzkoako Foru Aldunditik “Haurrak mugimenduan, babes-ohiturak sortzen eta bizimodu osasungarriak sustatzen Tacubako udalerrian.” projektua garatzeko. Projektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Koopera programaren barnean kokatzen da.

D.- 2021-2022 ekitaldiko aurrekontuak

Aurrekontuak

E.- 2020-2021 ekitaldiko urteko kontuak eta auditori txostenak

Urteko kontuak
Ikuskapen-txostena

F.- Goi karguek jasotako ordainsariak

2020-2021 ekitaldiko urteko kontuen memoria ekonomikoak honako hau dio:

  • 16.3 Fundazioaren Patronatuko kideek ez dute inolako ordainsaririk jaso 2020/2021 eta 2019/2020 ekitaldietan euren karguan aritzeagatik.

  • Halaber, aipatu ekitaldien itxieran, ez dago Fundazioak patronatukideei eta goi zuzendaritzako kideei emandako aurrerakinik, krediturik ezta pentsio, bizitza aseguru, garantia edo abalengatiko konpromisorik.