Zubietako asteburuko golak

Vídeo

Asteburu bikaina gure taldeentzat, partida guztietan puntuatuz. Hemen golak.

3. Maila: Real Sociedad C 2- Basconia 2

Larunbat arratsaldean Zubietako z7an jokatutako neurketa. 

Real Sociedad C-k berdindu egin zuen Basconiaren aurka. Donostiarrak bi aldiz jarri ziren aurretik markagailuan eta oso gutxi falta izan zitzaien hiru puntuak lortzeko. Hala ere, etxekoak porrota saihestu zuten Zubiaurrek azken minutuan penalti bat gelditu zuelako. 

Hurrengo asteburuan Santutxuri egingo diote bisita.

Realaren hamaikakoa:

Zubiaurre; Ujia, Celihueta, Petxarroman, Cayetano; Guevara, Cardenas; Thior, Saenz, Jimenez; Garmendia.

Jokatu zuten ere Celorrio eta El Haddadi.

Golak: 1-0: Garmendia, min. 6; 2-1: Garmendia, min. 62.

Ohorezko Jubenilen Maila: Txantrea 2 - Real Sociedad 2

Igande goizean Txantrean jokatutako neurketa. 

Partidan zehar joko zuzena nagusitu zen bi taldetan. Reala adi egon zen bigarren jokalditan, baina ez zen ondo egon izandako gol aukeren finalizazioetan. Baloi geldiko bi jokalditan hartu zuten aurrea etxekoek. Txuri-urdinek berdinketa lortu eta garaipena eskuratzeko pare bat aukera izan zituzten.

Hurrengo jardunaldian Realak San Juani egingo dio bisita. 

Realaren hamaikakoa:

Bastida; Calderon, Rementeria, Blasco, Lucbert; De la Arada, Mentxaka; Gabilondo, Aldasoro, Elizondo; Eizagirre. 

Jokatu zuten ere Aranzabe, Escarpit, Kerejeta, Estivariz, Gelbentzu (OA). 

Golak: 2-1: Eizagirre, min. 67; 2-2: Escarpit, min. 75.

Jubenilen Nazional Liga: Easo 2 – Lagun Onak 0

Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. 

Easo nagusi irten zen zelaira bere joko konbinatiboa aurrera ateraz eta Lagun Onakek, ondo kokatuta zelaian, baloi lapurreten ondoren aukerak egiten saiatu zen, arrisku handia sortuaz kontraerasoetan. Bigarren zatian, Easok nagusitasuna mantendu egin zuen. Partida aldatu egin zen 63. Minutuan Ruiz-Zeberiok txartel gorria ikusi eta gero baloia eskuarekin areaz kanpo jokatzeagatik. Etxekoek eutsi egin zuten aukerarik eskaini gabe Azpeitiako taldeari. 

Hurrengo jardunaldian Easok Hernani hartuko du. 

Realaren hamaikakoa

Ruiz-Zeberio; Cantero, Zoilo, Arruabarrena, Obeso; Uriarte, Hernandez; Gonzalez de Zarate, Lopez, Koprivnik; Lobete. 

Jokatu zuten ere Gelbentzu (OA), Sanchez, Garrido, Regil, Recio.

Golak:1-0: Koprivnik, min. 26; 2-0: Sanchez, min. 89.

Kadeteen Euskal Liga: Amaikak Bat 0 - Real Sociedad 7

Larunbat goizean Errotazarren jokatutako neurketa. 

Kostata baina nagusi izan zen Reala aurkari saiatu baten aurka. Lehen zatian markagailuan eutsi egin zioten etxekoek, bigarren zatian indarrak iraun zuten arte eta inoiz amore eman gabe bukatu zen partida. Txuri-urdinek ate aurrean asmatu zuten eta 3 puntuak etxera eramateko balio izan zien. 

Hurrengo jardunaldian Realak Kostkasi egingo dio bisita.

Realaren hamaikakoa

Ayesa; Tijero, Revilla, Muguruza, Teijeira; Lopez de la Calle, Zubillaga; Santos, Bocard, Barrenetxea; Ruiz. 

Jokatu zuten ere Carbonell, Pacheco, Magunazelaia, Beloki. 

Golak: 1-0: Ruiz, min. 2; 2-0: Ruiz, min. 24; 3-0: Barrenetxea, min. 38; 4-0: Beloki, min. 45; 5-0: Beloki, min. 60; 6-0: Bocard, min. 64; 7-0: Pacheco, min. 70.

Ohorezko Kadetea: Ordizia 1 - Real Sociedad 5

Larunbat goizean Altamiran jokatutako neurketa. 

Partidari ondo ekin zioten txuri urdinak eta hasieratik baloia bereganatu eta ongi mugitzea lortu zuten. Ordiziak korner bati esker markagailuan aurre hartzea lortu. Realak lanean jarraitu zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik markagailuari buelta ematea lortu zuten. Partida bide beretik jarraitu zuen Realak markagailuan aldea handitzea lortuaz 

Hurrengo jardunaldian Realak Aloña Mendi hartuko du.

Realaren hamaikakoa

Arana; Arotcarena, Zeberio, Rodriguez, Azurmendi; Telletxea, Turrientes; Ortiz de Guinea, Dadie, Agote; Karrikaburu. 

Jokatu zuten ere Gastesi, Elkorobarrutia, Gaspar.

Golak:1-1: Dadie, min. 4; 1-2: Agote, min. 35; 1-3: Karrikaburu; 1-4: Agote, min. 75; 1-5: Karrikaburu, min. 78. 

Infantil Txikia (Ohorezko Infantila): Ostadar 2 - Real Sociedad 2

Larunbat goizean Michelinen jokatutako neurketa. 

Partida oso lehiatua gure txikiek Lasarten jokatu zutena. Ostadarrek lineak aurreraturik egin zuen presioa, baina Zubietakoek hautsi eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren. Etxekoek berdinketaren gola sartu zuten ordu laurden baten faltan eta aurretik joan ziren azken minutuetan. Txuri-urdinek berehala erantzun zuten berdinketaren gola eskuratuaz. 

Hurrengo jardunaldian Realak Tolosa hartuko du.

Realaren hamaikakoa

Olasagasti; Letamendia, Iturrioz, Arratibel, Astigarraga; Lete, Gibelalde; Orobengoa, Gourmat, Jimenez; Gaztelumendi. 

Jokatu zuten ere Beitia, Zubelzu, De Moraes, Alvarez. 

Golak: 0-1: Gourmat, min. 30; 2-2: Gourmat, min. 70.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!