Maitasun, amultsutasun eta begikotasun uneak leku izan ziren atzo Zubietan. Arrasateko Aita Menni Zentroko hogeina pertsonek lehen taldearen entrenamendura gerturatu ziren goiz desberdin batez gozatzeko Real Sociedad Fundazioaren eskutik. Alberto Gorriz eta Salva Iriarte gure beteranoak gidari, desgaitasun neurologikoak, gaixotasun mentalak eta desgaitasun intelektualak eta beste hainbat pertsona helduek gertutik jarraitu zuten lan saioa. Orain dela hilabete batzuk, talde berak Anoetako Estadioa eta Real 100 Museoa bisitatu zuen. Ekintza hauek Oroitzapen Proiektuaren barruan kokatzen dira Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioa eta Espainiar Futbolarien Asoziazioa eta Aita Menni Zentroak bultzatuta, Real Sociedad Fundazioa eta gure Beteranoen Asoziazioaren elkarlanarekin. Futbola terapia bezala, helburua pertsona hauen animoa hobetzea da modu horretan beraien eta bere zaintzaileen bizi kalitatea haz dadin. Lan saioaren amaieran, lehen taldeko jokalari eta staff teknikoak argazki polit bat atera zuten. Elkarrizketa eta futbolaz hitzegiteko denbora egon zen, jokalariei bide on honetatik jarraitzea bultzatzea, batez ere.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!