Euskal Ligako Kadete taldeak egun hauetan jokatuko du Nafarroako zenbait herrietan Gabonetako Txapelketaren 25.edizioa. Txuri-urdinez gain, Real Madrid, FC Barcelona, Celta de Vigo, Athletic Club, CA Osasuna eta Real Zaragoza, besteak beste. Txapelketa ospetsu hau, Riberako Futbol Eskolak antolatuta, ostegunera bitartean jokatuko da. Torneoa gaur hasiko da baina Realak bihar jokatuko ditu bere multzoko partidak, Real Madrid eta ST. Kevins irlandarren aurka hain zuzen. Lehen sailkatua asteazkeneko finalerdietarako sailkatuko da. Finala ostegunean jokatuko da. Partidak Lodosa, Azagra, Cabanillas, Buñuel, Falces eta Arguedas herrietan jokatuko dira.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!