Ikasi Bizi

Aste Santua Realarekin

Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazioatik gazteei bideratuta dauden ekintza hauek aprobetxatzen ditugu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna bezalako balioak irakasteko.

Eta futbola bakarrik ez. Gure campus guztietan, multikirolako saioak ere egiten dira. Saskibaloia, hockeya, pilota, eskubaloia, atletismoa, etab. eta horretarako Zubieta ondoan dagoen Landaberri ikastola erer erabiltzen da.

Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu.

  • 2011 eta 2014 urteetan zehar jaiotako neska-mutilak.
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Kategoria mistoak
  • Adinarengatik bereiztutako taldeak
  • RS Metodologia
  • Multikirola
  • Tituludun eta esperientzia handiko entrenatzaile eta begiraleak
  • Autobusa Reale Arena-Zubieta (joan-etorri) zuzenean
  • Neska-mutilek beraien kirol-arropa eraman beharko dute (Realekoa izanez gero, askoz hobe)
  • Izen-emate epea: 2023ko martxoaren 6ko 20:00etatik aurrera.
  • Txanda bakarra: 2023ko apirilaren 11tik 14ra.

Realeko bazkideak edota errepikatzaileak diren neska-mutilak

  • 4 egun: 80€ neska/mutila

Gainerakoak

  • 4 egun: 95€ neska/mutila

Deskontua: 2. eta 3. anai-arrebak: %25eko deskontua bakoitzak

Oparia: : Neska-mutil guztiek Realaren opari batzuk jasoko dituzte

  • Zubieta XXI instalazioetan
  • Ikastola Landaberri (Zubieta ondoan)
  • Entrenatzeko arropa (kamiseta, galtza eta galtzerdiak, Realeko izanez gero, askoz hobe)
  • Xira
  • Multitako botak edo entrenatzeko zapatilak
  • Aldatzeko arropa
  • Eskuoihala
  • Hamaiketakoa (sandwicha, fruta, jogurta, actimela, zukua...)

Oharra: Ume bakoitzak egunero bere poltsa prestatzea gomendatzen da (erantzunkizuna).

  • Autobus aukera: 8:45 Irteera Reale Arenatik.
    Autobusik gabeko aukera: 8:30-9:00 Parte-hartzaileen harrera (Zubietako Z-7 aparkalekua).

  • 9:00-9:15 Eguneko plana azaldu eta zelaira joan.

  • 9:15-10:00 Beroketa (Jolasak eta koordinazio, arintasun eta trebetasun zirkuituak).

  • 10:00-11:15 Beste kirolak (Atletismo jolasak, herri kirolak, esku pelota, askotariko jolas dibertigarriak).

  • 11:15-11:45 Hamaiketako.

  • 11:45-13:30 Futbola (Banakako teknika hobetzeko ariketak “baloia-eramatea, pasea, driblina,…", doitasun-jolasak, amaiera-ariketak,...).

  • 13:30-13:45 Material bilketa.

  • Autobus aukera: 13:45 Irteera Zubietatik.
    Autobusik gabeko aukera: 13:45-14:00 Parte-hartzaileen jasoera (Zubietako Z-7 aparkalekua).