Ikasi Bizi

Txikiziklo

TXIKIZIKLOA-ren helburua gure haurrak itsasoa naiz ingurumena maitatu eta errespetatzen heztea da. Jardunaldi hauek 10 eta 12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuak daude. Saioak ordu bat inguruko iraupena dute:

• Itsasoarekin, haren edertasunarekin eta egungo egoera delikatuarekin lotutako zenbait film labur proiekzioa eta hura babesteko eta zaintzeko nola jokatu behar dugun ikasiko dute.

• Ondoren, hitzaldia izango dute klima-aldaketaren arazoari eta, batez ere, egoera larri hori konpontzeko gure esku ditugun konponbideei buruz. Hori guztia itsasoko/urpeko munduko profesionalek azalduta.

Ikastetxeei material didaktikoa ematen diegu gaia landu dezaten ekitaldian parte hartu aurretik.

Helburua ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri eta arduratsuko jarrerak garatzea da. itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz. Saio hauetan aldaketa klimatikoa arindu eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzea denon esku dagoela kontzientziatzea da. Horretarako, gaur egungo egoera larria zein den eta horri aurre egiteko irtenbideak zein izan daitezkeen azalduko zaie.

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilak
  • Ikastetxean aurrez lantzeko unitate didaktikoa ematen da.
  • Itsaspeko zenbait film laburren emanaldia
  • Itsasoarekin lotutako biologo eta adituekin solasaldia.
  • Herriko kultur etxeetan edo zinema aretoetan egiten da.
  • Donostiako ikastetxeentzat, Aquariumean egiten da (bisita barne).
  • Eibar: abenduak 11.
  • Beasain: urtarriak 22.
  • Lasarte-Oria: otsailak 10.
  • Zarautz: otsailak 12.
  • Deba: martxoak 6.
  • Azpeitia: martxoak 26.
  • Hondarribia: martxoak 27.
  • Zumarraga: maiatzak 6.
  • Orereta: maiatzak 7.
  • Zumaia: maiatzak 15.
  • Pasaia: irailak 25.
  • Hernani: irailak 30.
  • Tolosa: urriak 21.
  • Donostia: azaroak 10etik 14era.
Dohainik
  • Herriko kultur etxeetan edo zinema aretoetan egiten da.
  • Donostiako ikastetxeentzat, Aquariumean egiten da (bisita barne)
  • Ikastetxean aurrez lantzeko unitate didaktikoa ematen da.
  • Saio burutzen den egunerako ez da materialik behar.
  • Antolatzaileek ordu ofiziala berretsiko dute. Normalean 10:00etan izango da hasiera. Gehiegizko edukiera dela-eta, kasu jakinetan 2 saio egingo dira.
  • 09:50 Aretora iritsiera.
  • 10:00 Eguneko programaren aurkezpena eta hasiera.
  • 10:05 Urpeko film laburren proiekzioa.
  • 10:05 Solasaldia biologoekin eta itsasoarekin zerikusia duten profesionalekin.
  • 11:30 Itsasoarekin lotutako biologo eta profesionalekin solasaldia.
  • 10:55 Galderak.
  • 11:00 Sari-banaketa eta bisita Aquariumera (Donostiako ikastetxeen kasuan bakarrik).
Telefonoa: 943 46 28 33 (ext. 5148) E-posta: [email protected]