Eginkizun Soziala

Realaren misioa da zelai barruan eta kanpoan onenak izatea. Real Sociedad Fundazioaren betebeharra da zelaitik kanpo onenak izatea. Berezko programak garatuz eta beste elkarte batzuetako programekin lankidetzan arituz, gure erkidegoak, hau da, Gipuzkoak, islatzen dituen balioekin bat datorren gizartea eraikitzeko beharrezkoa den inpaktu soziala lortzen dugu.

Hori guztia kirolaren bitartez, nagusiki. Alabaina, beste era bateko adierazpen kulturalak eta sozialak ere sustatzen ditugu. Balioetan oinarritutako hezkuntza da bi ardatzen jardueren eta programen arteko lotura, eta hori da ere Realaren funtsa. Jokatzeko modu bat da, eta izaera bat irudikatzen du: Gipuzkoarena.

Kultur jarduerak

Urtero, eremu kulturalean kirolarekin lotutako jarduerak antolatzen ditugu, kultura eta futbola eta oro har kirola hurbiltzeko eta lotzeko helburuarekin. Gure gizartearen kultur ehuna indartzea da jarduerak lotzen dituen elementu komuna, kirol-ikuskizunetara bertaratu ohi den publikoa edukien kalitatea mantentzen duten eta ikusleentzat erakargarriak eta hezigarriak diren kultur jardueretara erakarriz.

Informazio gehiago

Jarduera sozialak

Gipuzkoako gizartean hainbat balio (elkartasuna, gizarteratzea, genero-berdintasuna, euskara, ingurumenarekiko errespetua...) sustatzeko balioko duten jarduerak programatu eta horietan laguntzen dugu. Jarduera horien xedea da gure erkidegoak islatzen dituen balioekin bat datorren gizarte bat eraikitzeko beharrezkoa den inpaktu soziala eragitea.

Informazio gehiago

Ikasi Bizi

Jolas- eta kirol-jarduerak

Gizarteari bizitza osasungarria eramatearen onuren gainean ohartarazteko lan egiteko dugu, eta, horren barruan, kirola maiz praktikatzea dago beti. Gazteenei ideia hori buruan sartzeko helburuarekin, Fundazioak adin guztietako neska-mutilentzat kirol-aisialdiko programak eta jarduerak antolatzen ditu, jolaserako eta dibertsiorako giro batean kirolarekin goza dezaten, emaitzez eta sailkapenez harago.

Informazio gehiago