Fundazioari buruz

Etorkizuna ekintzez eraikitzen da gure iritziz. Horregatik, gertutasunez egiten dugu lan erakundeekin, elkarteekin eta enpresekin, indarrak batuta, erantzukizuna​ zubi izan dadin, ez zama.​ ​Elkarlanean, konpromisoa tresna bihurtzen dugu, edonork, bere istorioa edozein dela ere, aurrera egin eta bere lekua topatu dezan.

1

Eraldatzen duen bidea.

Hurbiltasunean oinarritzen den prozesua, Gipuzkoako txoko guztietan inpaktu erreal eta iraunkorra eragiteko diseinatua.

2

Herri guztiak igarotzen ditugu, Gipuzkoan ez dagoelako inor soberan.​

Gure ikuspegiak lurralde osoa hartzen du barnean. Irundik Soraluzera, herri guztiek dute garrantzia. Aldaketak gizarte osora iritsi behar duenaren uste osoa dugu, inor atzean utzi gabe.

3

Hurbiltasuna da elkar ulertzeko lehen urratsa.

Ez gara ustean geratzen. Entzun egiten dugu pertsonen benetako beharrak gertutik ezagutzeko.​ Enpatiaz eta bermeekin ekiteko modu bakarra da.

4

Aldaketa bizkortzen duen zubia gara.

Katalizatzaile gisa eragiten dugu, eta aliantzak ehuntzen ditugu erakunde, elkarte​ eta enpresekin. Talentua eta baliabideak konektatzen ditugu, soluzioei bultzada kolektiboa emateko.

5

Ideiak errealitate bihurtzen ditugu, eta horiek bizitzak eraldatzen dituzte.

Lankidetzaren emaitza programa ukigarriak izaten dira. Ez gara teoriara mugatzen; tresna praktikoak sortzen ditugu, eguneroko bizitza hobetzen dutenak eta, geruzaz geruza,​ lurralde hobea eraikitzen dutenak.

6

Gipuzkoako futbolaren antolamendua

Beste erakunde publiko eta pribatuekin batera, Gipuzkoako futbola antolatzen eta egituratzen laguntzea, arrazionaltasun-irizpideak izanik ekonomiari eta kirolari dagokienean, etorkizunerako proiekzio integrala bermatzeaz aparte, futbolarien prestakuntza-egiturak egokiro garatzea ahalbidetzeko.

7

Harrobitik

Kirolariei prestakuntza ematea, bereziki futbolariei, haiek sustatuz eta harrobia babestuz. Bestalde, futbolerako gaitasun handienak dituzten gazte gipuzkoarrak Realeko prestakuntza-egituretan sartzen direla bermatzea.

8

Lidergoa eta babesa

Real Sociedad Fundazioaren xedea da Gipuzkoako futbola babesteko tresna izatea.

9

Ezagutza sortzea

Ezagutzaren eta ikerkuntzaren sorrera sustatzea, kirolarien prestakuntzaren, teknifikazioaren eta hezkuntzaren alorretan, beste instituzio, zentro eta talde unibertsitario, enpresa espezializatu, ikastetxe eta erakundeekin lankidetzan.

10

Kirola baino askoz gehiago

Jarduera sozialak, kulturalak eta kirolekoak hedatzea eta sustatzea.

Hitz soil baino gehiago diren eta Real Sociedad Fundazioari bidean zehar inspiratzen dioten hitzak. Hauek dira gure eguneroko lanean oinarritzat hartzen ditugun balioak: hezkuntza, ahalegina, zintzotasuna, umiltasuna, hobekuntza, konpromisoa, berdintasuna, elkartasuna, lankidetza, inklusioa, laguntasuna, errespetua, euskara.

Jokin Aperribay Bedialauneta (lehendakaria), Angel María Oyarzun Narváez (idazkaria), Joseba Imanol Ibarburu Uranga (diruzaina), Alejandro José Uranga Sarasola (kidea) eta Maite Azkoaga Rodriguez (kidea).

1. SARRERA

FUNDACIÓN REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA (aurrerantzean, RSF) Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoen fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 31ko Aginduaren arabera, zeina azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, F-307 erregistro zenbakiarekin, 3. sekzioan.

Estatuko Buletin Ofizialean 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, bere 3. artikuluan ezartzen du erakunde hauei ezarriko zizkiela “Publikotasun Aktiboa”-ri buruzko I. Tituluko II. Kapituluko xedapenak: urtebetez 100.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak.

Gaur egun, RSFk ez du 100.000 eurotik gorako laguntza eta dirulaguntzarik jasotzen, eta, ondorioz, ez zaizkio 19/2013 Legean jasotako betebeharrak aplikatzen.

Ikusi gehiago

Hezkuntza-futbola

Prestakuntza hezkuntza-ikuspegi integral batetik lantzen dugu. Futbolariak prestatzeaz gain, pertsonak hezten ditugulako. Lana ez da Zubietako harrobira mugatzen, oinarri-futbol guztia babesten dugu, baita eskola-kirola ere.

Informazio gehiago

Eginkizun Soziala

Berezko programak garatuz eta beste elkarte batzuetako programekin lankidetzan, gure erkidegoaren, hau da, Gipuzkoaren adierazgarri diren balioekin bat datorren gizartea eraikitzeko beharrezko inpaktu soziala lortuko dugu.

Informazio gehiago

RS fundazioaren eguna

Kirola, dibertsioa eta elkartasuna Hiru elementu horiek ezinbestekoak dira, urtero, ekaineko bigarren igandean Zubietan milaka pertsona biltzen dituen festa honetan. Kirolak, tailerrak, ikuskizunak, pailazoak, elkarteak eta GKEak, kirol egokitua. Festa horretan, realzaleek Reala beste era batera bizitzeko eta ezagutzeko aukera dute.