;
Gipuzkoako eskola-kirolaren ereduarekin engaiatuta gaude. Hezkuntza, unibertsaltasuna, kirol-aniztasuna. Eskola-kirolaren funtsezko ezaugarriak dira. Eskola-kirola hobetzen laguntzen dugu, eta gure ezagutza teknikoak eta balioetan oinarritutako hezkuntza-eredua eskaintzen ditugu, osasuna, ongizatea eta ohitura osasungarriak sustatuko dituen ariketa fisikoaren alde.
Eskola-kiroleko monitore gisa lan egiten duten pertsonei euren zereginean laguntzeko ezagutzak eta baliabide metodologikoak ematea helburu duten prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditugu. Fundazioaren teknikariek ikastaroak ematen dituzte ohiko entrenamenduak egiten diren instalazioetan. Ia 1.000 monitorek prestakuntza jaso dute, eta horien % 98ak beste monitore batzuei gomendatuko lieke.
Hainbatetan, esaten zaiguna ez ezik, nork esaten digun ere garrantzitsua da. Ikasle batzuek arreta handiagoa jartzen dute hitz egiten dien pertsona ohiko irakaslea ez denean, beste erreferente mota bat baizik (Realeko futbolari bat, esaterako). Bisitak eta hitzaldiak antolatzen ditugu ikastetxeetara, eta hainbat gai jorratzen dira, hala nola kirola eta balioak, euskara eta berdintasuna.