Urduritasun eta emozioa nahasturik, atzo arratsaldean berrogei gazte Amara Berri Ikastolako Morlans Eraikinean elkartu ziren, "Urretxindorra/Ruiseñor: baztertzeko arriskuan dauden jatorri migratzaileko nerabe aurrekoentzako mentoretza" proiektuari hasiera emateko, SOS Arrazakeriak bultzatuta. Bigarren urtez, Real Sociedad Fundazioak aurkezpen honetan parte hartu du, zeinetan mentoreak, gazteak eta familiak bildu ziren.SOS Arrazakeria bultzatzen duen programaren helburua da proiektuaren hartzaileek bi erakundeen jarduerak eta ekitaldiak doan eskuratu ahal izatea, eta bi erakundeen artean ekintza hezitzaileak adostea. Atzoko ekitaldian programaren 16-17 kurtsoari hasiera eman zitzaion. "Urretxindorra/Ruiseñor" baztertzeko arriskuan dauden jatorri migratzaileko nerabe aurrekoentzako mentoretza programa bat da, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria da bultzatzailea. Unibertsitateko ikasleen eta eskola umeen arteko topaketa sustatzen du. Mentore bakoitzak (unibertsitateko ikaslea), ikasturtean zehar gizartetik baztertzeko arriskuan dagoen haur bati laguntzen dio astean behin, bere borondatez; haurra batez ere immigrantea izango da, eskolatua, eta 10-14 urte bitartekoa, eta helburua da inguruneko espazioak ezagutzea, aisialdikoak, dibertitzekoak, kultura sortzekoak edo kirola egitekoak, eta elkarrekin hainbat jarduera egitea. Hori guztia haurren garapen pertsonal eta sozialaren prozesuan parte hartzeko asmoarekin egiten da, haurrek hainbat arazo dituztelako harrerako gizartera egokitzeko. Proiektu honi eusten dion mentoretzaren kontzeptuaren atzean dagoen ideia da, harreman pertsonalaren bitartez, konfiantzaz eta lotura sortuz, mentorea (unibertsitateko ikaslea) haurrarentzat eredu positibo eta erreferentzia bihurtzea. Horrenbestez, haurrak bere konfiantza pertsonala, autoestimua eta konpetentzia pertsonalak garatzen eta indartzen ditu, eta horrek eragin positiboa du bere bizitza pribatuan zein sozialean. Proiektua nerabe aurreko immigranteei zuzenduta dago, harrerako gizartera egokitzeko prozesuan hainbat arazo aurkitu baititzakete. Gaztetxoarentzat bere ingurunekoa ez den norbait ezagutzeko aukera bat da, harengandik ikasteko eta haren laguntza izateko. Gaztetxoen familientzat baliabide bat da, egiten duten ahaleginean laguntzen diena, seme-alabei ingurune jakin batean mugitzeko tresnak emateko, zeinean autonomia eta erantzukizuna zalantza ezinezko balioa den. Horrez gain, mentore rolean inplikatzen diren unibertsitateko ikasle boluntario guztiek ere balio handiko esperientzia bizitzen dute, beraiek bizi izan dutena baino errealitate desberdin eta askoz zailago bat ezagutzeko aukera ematen dielako eta, gainera, boluntariotza sozialaren munduan sartzeko. "Urretxindorra" proiektuaren ezaugarrien artean, alde batetik, uztartu egiten dira baztertzeko arriskuan dauden gazteak gizarteratzeko lana eta gazte unibertsitarioen erantzukizun soziala, eta, bestetik, Real Sociedad Fundazioak ere bertan parte hartzen du, bere helburuekin bat egiten duelako, horien artean egonik gazteen artean balioak lantzea eta gizarteratzea bultzatzea, hainbat hezkuntza tresnaren bitartez, adibidez, kirolaren bitartez.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!