;
‘Ikasi Bizi’ programak txikienentzako jarduerak biltzen ditu. Bakoitzak berezko ezaugarriak eta esperientziak ditu, baina denek dute helburu berdina: emaitzez eta sailkapenez harago, laguntasuna eta errespetua bezalako balioak sustatzea eta kirola maiz egitearen onurez ohartaraztea.
Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazioak gazteei bideratutako ekintzetan errespetua, talde lana, autonomia eta erantzukizuna bezalako balioak irakasten dizkiete.
Gizartean futbolak duen garrantzia nabarmena da, baina gure campus guztietan bestelako kirolei ere merezi duten tokia ematen diegu. Kirol horiek izanik: saskibaloia, hockeya, pilota, eskubaloia eta atletismoa besteak beste. Kirola egitearen onurak anitzak dira, hori baita Real Sociedad Fundazioaren helburua; gazteen artean beraien egunerokotasunean kirola egiteak dakartzan onurak azpimarratzea. Jarduera hauek aurrera eramateko, Landaberri Ikastolako eremua ere erabiltzen dugu.
Esperientzia ahalik eta egokiena eskaintzeko, bai kirol arloan bai pedagogikoan, gaituak diren eta esperientzia duten pertsonekin egiten dugu lan.
Informazio gehiagoKirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazioatik gazteei bideratuta dauden ekintza hauek aprobetxatzen ditugu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna bezalako balioak irakasteko.
Eta futbola bakarrik ez. Gure campus guztietan, multikiroletako saioak ere egiten dira. Saskibaloia, hockeya, pilota, eskubaloia, atletismoa, etab. eta horretarako Zubieta ondoan dagoen Landaberri ikastola erabiltzen da.
Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu.
Informazio gehiagoUdaran, Campasuak egiteaz gain udalekuak ere antolatzen ditugu.
Eta futbola bakarrik ez. Gure udako ekintza guztietan, multikirola ere praktikatzen da. Saskibaloia, hockeya, pilota, eskubaloia, atletismoa, etab. Horretarako Zubieta ondoan dagoen Landaberri Ikastolako instalazioak erabiltzen ditugu, eta udalekuen kasuan C.D. Baztanen instalazioak eta Lekarozeko aterpea.
Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu.
Informazio gehiagoHamar urteko haur batentzat, Reale Arenan egon, ezagutu eta Reala gertuago sentitzea amets bat da. Amets hori errealitate bihurtzen da Amets Bat kirol, heziketa eta gizarte programari esker.
Haurrak Reale Arena zelaira gerturatuko dira eta hango instalazioak bisitatuko dituzte, Realaren historiari eta balioei buruzko bideo bat ikusiko dute eta, ondoren, jolas batzuk egingo dituzte. Goiz ahaztezina izango da. Bertan zale gazteenek klubarekin daukaten lotura estutzeaz gain, arlo hezitzailea lantzen da.
Amets Bat kirol, heziketa eta aisia jarduerari amaiera emateko, arratsaldeko lehen orduan bisitaldia egiten da Real Sociedad Fundazioaren kolaboratzaileak diren Aquarium edo Chillida Leku Museora.
Informazio gehiagoTXIKIZIKLOA-ren helburua gure haurrak itsasoa naiz ingurumena maitatu eta errespetatzen heztea da. Jardunaldi hauek 10 eta 12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuak daude. Saioak ordu bat inguruko iraupena dute:
• Itsasoarekin, haren edertasunarekin eta egungo egoera delikatuarekin lotutako zenbait film labur proiekzioa eta hura babesteko eta zaintzeko nola jokatu behar dugun ikasiko dute.
• Ondoren, hitzaldia izango dute klima-aldaketaren arazoari eta, batez ere, egoera larri hori konpontzeko gure esku ditugun konponbideei buruz. Hori guztia itsasoko/urpeko munduko profesionalek azalduta.
Ikastetxeei material didaktikoa ematen diegu gaia landu dezaten ekitaldian parte hartu aurretik.
Helburua ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri eta arduratsuko jarrerak garatzea da. itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz. Saio hauetan aldaketa klimatikoa arindu eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzea denon esku dagoela kontzientziatzea da. Horretarako, gaur egungo egoera larria zein den eta horri aurre egiteko irtenbideak zein izan daitezkeen azalduko zaie.
Informazio gehiago