Gure nesken filialak huts eta bi irabazi dio Eibarri gaur arratsaldean Unben. Partidan zehar egindako lan defentsibo bikainak eta Isasisasmendi eta Zunzunegiren golek urteko lehen garaipena eman die talde txuri-urdinari gipuzkoar derbian.
Lehen 45 minutuak lasaiak izan dira, eta ia ez dira aukerarik egon. Gola lehen zatiaren erdialdean iritsi da, Isasisasmendik taldeko jokaldi on bat aprobetxatu duenean. Neurketak ildo beretik jarraitu du, eta kanpokoen aldeko abantaila minimoarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, Gorka Álvarezen taldeak partida kontrolpean mantendu du eta arerioa baino hobeto jokatu dute. Norgehiagokak normal jarraitu du gure filialarentzat, ezustekorik gabe. Neurketa bere azken txanpan zegoela, Etxarte zelaira sartu da eta Reala bigarren golaren bila joan da. Lehenengo aukera bat erratu ondoren, bigarrenenan Zunzunegik ez du barkatu Aldekoa atezainaren aurrean eta partida bideratua utzi du. Azken minutuetan txuri-urdinek esfortzu handia egin dute defentsan, atea hutsean uztea lortu baitute.
Denboraldiko zortzigarren garaipena gure filialarentzat, sailkapeneko laugarren postura igotzea baimentzen diona. Datorren astean Athletic B liderra jasoko dute Zubietan igoera-postuetara gehiago gerturatzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
SD Eibar B: Aldekoa (Aurrekoetxea, min. 54), Arostegui, Ruiz (Yerobi, min. 78), López de Guereñu, Uranga (Lekue, min. 89), Apellaniz, Sánchez, Arteaga, Zurdo (Larrinaga, min. 78), Amuchastegui (Etxeberria, min. 46) eta Guezala.
Real Sociedad B: Arrula, Uranga, Solozabal, Azpirotz, Etxebeste, El Amraoui, Aranburu (Zunzunegi, min. 75), Egiguren, Chacón (Olaetxea, min. 86), Losada (Etxarte, min. 75) eta Isasisasmendi (Arruebarrena, min. 89).
Golak: 0-1: Isasisasmendi, min. 29. 0-2: Zunzunegi, min. 81.
Epailea: Gallastegui Pérez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Losada, Zunzunegi eta Egigureni.