ARENAS CLUB DE GETXO 1-2 REAL SOCIEDAD C

Urrezko hiru puntu

Gure hirugarren taldeak bat eta bi irabazi dio Arenas Club de Getxori gaur arratsaldean Gobelan. Txuri-urdinek partidari buelta eman diote bi minutu bikainetan eta urrezko hiru puntu dituzte koliderraren etxean.

Lehen zatia erritmo bizikoa izan da. Donostiarrek arrisku handiko hainbat aukera izan dituzte, baina ez dute asmatu azken metroetan. Bestalde, etxeko taldea baloiaren jabetza eusten saiatu da, eta markagailuan aurretik jartzeko hurbilketak ere izan ditu baina kanpokoen defentsak eta Zangoren geldiketek golak ekidin dituzte, atsedenaldira hasierako berdinketarekin iritsiz.

Atsedenaldiaren ostean, talde bizkaitarrak beste martxa bat sartu du eta nagusi izan da hasierako minutuetan. Nagusitasun horrek saria izan du bigarren zatiaren erdialdean Colladoren golari esker. Gauzak okerren zeudela zirudienean, gipuzkoarrek gorantz egin dute eta Gorka Gorosabelek Diaz de Aldaren falta jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatu du neurketa berdintzeko. Bi minutu geroago, Soroetak buelta eman dio partidari sekulako gol batekin, Astiazaranek gidatutako kontraeraso bikain baten ondoren. Azken minutuetan, txuri-urdinek emaitzari eutsi diote eta urrezko hiru puntu lortu dituzte.

Garaipen oso garrantzitsua gure bigarren filialarentzat ligako talde onenetako baten aurka. Honi esker, donostiarrek mailari eusteko borrokan jarraitzen dute. Datorren astean Anguiano hartuko dute Zubietan gaur erakutsitako sentsazio onei eusteko helburuarekin. Goazen!

Fitxa teknikoa:

Arenas Club de Getxo: Anartz Peña, Ibarrondo, Sillero, Vicario (Paul, min. 6), Zabaleta, Messina (Seguín, min. 46), Varona, Zabala (Iradi, min. 46), Badiola (Escobar, min. 68), Collado eta J. Gorosabel (Uzkudun, min. 57).

Real Sociedad C: Zango, Garro, Torres, Díaz de Alda, Fernandorena, Aguirre, Eceizabarrena, H. Rodríguez (Astiazaran, min. 57), G. Gorosabel (Oleaga, min. 77), Samuyiwa (Otadui, min. 57) eta Soroeta (Cabo, min. 77).

Golak: 1-0: Collado, min. 68; 1-1: G. Gorosabel, min. 75; 1-2: Soroeta, min. 77.

Epailea: Villa Martín. Txartel horia erakutsi die etxeko Sillerori eta kanpoko H. Rodríguez eta Soroetari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!