Gero eta enpresa gehiagok aukeratzen dute Reale Arena ohiko lan-ingurunetik kanpo talde-kohesioko jarduerak egiteko. Oraingoan, Niasaren txanda izan zen, erabaki baitzuen bere urteroko emaitzen aurkezpena gure estadioan egitea, erronka dibertigarri batekin gainera: pintxo txapelketa bat, zeinetan bertako langile guztiek parte hartu baitzuten.
Sei laguneko sei taldetan banatuta, parte-hartzaileek lau pintxo enblematiko egin zituzten: gilda klasikoa, pintxo donostiarra, entsaladilla errusiarra eta urdaiazpikoa tomate emultsioarekin.
Eguna lagunarteko giroan joan zen, eta giro horrek ederki izan zuen isla pintxoak aurkezteko erabili zuten gogo eta sormenean. Zalantzarik gabe, nekez ahaztuko duten lanegun bat.
Nahi baduzu zure taldeak ingurune desberdin batean team building esperientzia paregabe bat bizitzea, jarri gurekin harremanetan eta kontatu zure ideia HEMEN
Klik egin HEMEN eta Ekitaldietako webgunean sartu.