LALIGA GENUINEREN JARDUNALDI BERRIA

Sevillara

LaLiga Genuineren jardunaldi berri bat iritsi da. Kasu honetan Sevillako hiriak jasoko du lehiaketa polit honen asteburua. LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa du.

Gure taldea Sevillara abiatu da jada. LaLiga Genuine erantzukizun sozialeko ekimen bateratzailea da, eta bere helburua adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea da.

Jardunaldi honetan Elche, Levante eta Getaferen aurka arituko dira txuri-urdinak. Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!