Astelehenean, 12:00etatik aurrera, Erregina Kopako finalerako sarrerak eskuratu ahal izango dituzu La Romareda estadioan jokatuko dugun (maiatzaren 18an, larunbata, 19:00etan) Erreginaren Kopako finalerako. Hauek dira zaletasun txuri-urdinerako eremuak eta prezioak*:
- 1. Kategoria: 25€ en Mendebaldeko Tribuna (Gure Tribuna printzipalari dagokiona)
- 2. Kategoria: 20€ en Ekialdeko Tribuna
- 3. Kategoria: 15€ en Hegoaldeko Fondoa
*Prezio horiei 2€ gehitu behar zaizkie kudeaketa-gastuengatik.
RFEFek emango digun estekaren bidez egingo da sarreraren eskaera, eta eskatzaile bakoitzak gehienez sei sarrera eskatu ahal izango ditu.
Finalean zale txuri-urdinen asistentzia sustatzeko, Halcón Viajes, emakumezkoen lehen taldearen babesle ofizialak, bidaiatzeko bi aukera antolatu ditu. Astelehenetik aurrera erreserbatu ahalko dira Zaragozara joateko bidaiak.
Horrez gain, bidaia-paketea denda fisikoan (apirilaren 29tik maiatzaren 14ra) erosten eta Realzale puntuak automatikoki metatzen dituen jendearen artean (bazkideak, rs fan, rs laguna edo akziodunak), emakumezkoen 1. taldearen elastiko sinatua zozkatuko da.