REAL SOCIEDAD-REAL MADRID (OSTIRALA, 21:00)

Sarrerak agortu dira

Bihar denboraldiko partida erakargarrienetako bat izango dugu. Real Madriden aurkako partidarako salgai jarritako sarrerak agortu dira eta orain bazkide-txartela klubari egindako lagapenetatik datozen sarrerak baino ez dira geratzen, eta horiek ere etengabe saltzen ari dira.

Beraz, partidarako sarrera lortzeko aukera klubari edo senide edo lagun bati karneta lagatzearen mende dago. Hospitalityko sarrerak bakarrik geratzen dira.

Ezin zara etorri eta txartela utzi nahi duzu? Klikatu hemen eta jarraitu jarraibideak

Bestalde, erabilgarri dago senide edo lagun bati lagatzeko aukera, kasu honetan Realzale App-aren bidez. Funtzionalitate hau aktibatu zenetik, erantzuna positiboa izan da, eta bazkide askok jada, digitalki lagatzeko ohitura dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!