REAL SOCIEDAD C 2-3 CD TUDELANO

Saririk gabeko esfortzua

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bi eta hiru galdu du Tudelanoren aurka gaur arratsaldean Zubietan igandean atzeratutako partidan. Txuri-urdinek amaierara arte lehiatu dute baina azkenean ez dute saririk jaso.

Norgehiagoka intentsitate handiz hasi da eta donostiarrek lehenengoa egiteko aukera ona izan dute Peñalverrek kornerrera bidali duen Astiazaranen jaurtiketa indartsu batekin. Handik gutxira, Rubiok aurretik jarri du kanpoko taldea Zango iritsi ezin izan den jaurtiketa gurutzatu bati esker. Lehen zatia amaitzear zegoenean, Eceizabarrenak neurketa berdindu du atezainari baloia lapurtu eta gola atea hutsik zegoela sartu ostean. Hala ere, pozak gutxi iraun du, izan ere, minutu bat geroago, Rubiok beste behin markagailuan aurretik jarri ditu nafarrak atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean.

Bigarren zatia hasi eta berehala beste kolpe bat jaso dute gipuzkoarrek, Figuerasek Tuterako taldearen abantaila handitu baitu geldikako jokaldi batean lortutako golarekin. Hortik aurrera etxekoak izan dira nagusi. Otaduik, berdegunean sartu berritan, aldea murriztu du atezainaren aldaratze bat aprobetxatu ondoren Eceizabarrenaren erdiraketa baten ostean. Azken txanpan, gure bigarren filiala berdinketaren golaren bila joan da, eta hori lortzeko iritsiera arriskutsuren bat edo beste izan duen arren, azkenean ez du lortu eta ahalegina saririk gabe geratu da.

Porrota gure hirugarren taldearentzat, salbazioa lortzeko borrokan aurrerapauso handia ematea eragozten diona. Igande honetan bertan garaipenaren bidea berreskuratzeko aukera izango dute Eibar B-ren aurka Unben jokatuko duten gipuzkoar derbian.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Zango, Garro, Segurola, Díaz de Alda, Olarra, Oleaga (Soroeta, min. 63), Eceizabarrena, G. Gorosabel, Astiazaran, Carrera y Cabo (Otadui, min. 60).

CD Tudelano: Peñalver, Dani Reina (Antonio Fernández, min. 66), Figueras (Asier Palacios, min. 73), Jesús Del Amo, Ramón Riego, Lalo, Otegui, Andreu Guiu, Eneko (Cotán, min. 62), Pol Prats (Farru, min. 66) eta Rubio (Mejía, min. 73).

Golak: 0-1: Rubio, min. 32. 1-1: Eceizabarrena, min. 44. 1-2: Rubio, min. 45. 1-3: Figueras, min. 51. 2-3: Otadui, min. 67.

Epailea: Rodríguez García. Txartel horia erakutsi die etxeko Díaz de Alda, Carrera eta G. Gorosabeli eta kanpoko Pol Prats, Otegui, Antonio Fernández eta Cotáni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!