REALZALE PROGRAMA

Puntuak metatzeko azken hilabetea

Hurbil dago Realzale Programaren urteroko itxiera. Gogorarazi nahi dizugu abenduan puntuak metatu ahal izango dituzula, kontsumoak oro har eta gure marka laguntzaileena bereziki gora egiten duten hilabetean. Beraz, abenduan sortzen diren puntuak 2024 itxierarako kontabilizatuko dira. Hauek urtarrilaren erdian gauzatuko dira.

Azken batean, bazkide, akziodun, RS Fan eta RS gure hamasei marka elkartuetan (RS Shop, LG Electronics, BM Supermerkatuak, El Diario Vasco, Repsol, Halcon Bidaiak, Euskoauto, Reale, IMQ, IBK Bike, Gorla Group, Laacademia, Decathlon, Hazi Hezi, Swap Energia eta Chillida Leku) kontsumitzen duten guztiaz, orain baliatu ahal izango dira.

Realzale Programaren webgune berria
Sakatu HEMEN eta abantailak ezagutu

Gainera, urteko itxiera hurbil dagoela aprobetxatuz, Realzale Programaren webgune berria estreinatuko dugu gaur. Bertan, markei eta programaren funtzionamenduari buruzko guztia ikusteko aukera izango duzu.

Bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunarentzat aurrez definitutako aukera

2024ko itxierari begira, bazkideentzat eta RS Fanentzat aurrez zehaztutako aukera kuotatik deskontatzea da; akziodunentzat eta RS Lagunarentzat, berriz, 2025rako pilatzea. Aukera hori aurrez definituta dago, eta, beraz, ez duzu inolako kudeaketarik egin beharko, nahi duzun aukera bada.

Gogoratzen dizuegu zure puntuak emateko aukeratu zenuen aukera itxiera honetarako aurrez definitutako aukera izango dela, eta, beraz, ez duzu inolako aldaketarik egin beharko.

Zure puntuak beste realzale bati oparitu nahi badizkiozu edo figura bakoitzerako aurrez definitutako aukeraz bestelako bat aukeratu nahi baduzu, sartu Realzale Programa atalean (realsociedad.eus edo  Realzale App-a) eta aldatu zure aukera urtarrilaren 8a baino lehen.

Hamahiru marka elkartuta...eta handitzen

Zure talde gogokoenaren produktuekin, supermerkatuan egiten duzun erosketari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erostean, zure aseguru medikoarekin, bidaia bati esker edo ibilgailu edo bizikleta baten erosketari esker, egunkarian harpidetuta zaudenean, zure zuntz optikoarekin, Chillida Leku Museoa bisitatuta,… Realzale Programak bere ekintza-eremua zabaltzen jarraitzen du aurten, familia txuri urdin osoak onura atera dezan.

17.000 bazkide baino gehiago 2024an

Realzale Programa urtearen beste itxiera batera hurbiltzen ari da, eta 2024an 17.000 bazkide baino gehiagori egin die mesede. Bazkide horiek puntuak metatu dituzte beren eguneroko kontsumoarekin hamasei marka elkartuetan. 2017ko irailean hasi zenetik, txuri urdinen familiak (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) 3.500.000 puntu baino gehiago pilatu ditu, eta kuotetan deskontu handiak lortu dira. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!