Mirari Uria, elastiko txuri-urdinarekin 100 norgehiagoka jokatu dituen harrobiko lehen jokalarian bilakatu da. Azpeitiko aurrelariak 2019ko azaroan egin zuen debuta, Reale Arena bezalako eszenatoki ezin hobean, eta lehen taldera igo eta bertan finkatu ondoren, 100 partidako jokalarien zerrendan sartu da.
Aurrelariak elkarrizketan aipatzen duenez, "lehen taldera heltzea, eta gainera 100 partida jokatzea... pribilegiatua sentitzen naiz".
Zorionak Mirari!