Realzale Programak sektore guztiekin aliatzen jarraitzen du. Oraingoan, akordio bat lortu da Grupo LAE-rekin familia txuri urdinari prestakuntza eta hezkuntza arloan onura ugari emateko. Horretarako, Grupo LAE-ko hiru marka sartu dira Realzale Programan: Laacademia, Laacademia Oposaketak eta Hazi & Hezi.
Laacademia (abantailak)
Informazio gehiago (sakatu HEMEN)
Hizkuntza ikastaroak eta eskola laguntza: Azken hileko kuotaren zenbatekoaren %50 puntu bihurtuko da.
Unibertsitateko laguntza ikastaroak: 35 puntu lauhileko bakoitzeko 40 orduko ikastaro batean izena emateagatik eta 25 puntu lauhileko bakoitzeko 25 edo 30 orduko ikastaro batean izena emateagatik.
Aldi berean ikastaro batean baino gehiagotan izena emanez gero, onurak ikasturte bakar batean bakarrik aplikatuko dira (iraupen luzeenekoa).
La academia Oposaketak (abantailak)
Informazio gehiago (sakatu HEMEN)
Laacademia Oposaketak-eko ikastaro batean matrikulatzen bazara eta Realzalea zarela adierazten badiguzu, 50 puntu lortuko dituzu ikastaroa osatzean, zure bazkide kuota merkeagoa izan dadin.
Baldintzak:
– 2025eko martxotik aurrera apuntatzen zaren lehenengo ikastaroan soilik lortuko duzu deskontua, kuota guztiak ordaindu eta ikastaroa osatzen duzunean.
– Apuntatzen zaren ikastaroaren balioak 200 eurotik gorakoa izan beharko du.
– Puntuak euro bihurtuko dira estadiora izan duzun bertaratzearen arabera, Realzale programak jakinarazi bezala.
Hazi & Hezi (abantailak)
Informazio gehiago (sakatu HEMEN)
Puntu bihurtuko dira:
Haur eskola: matrikularen zenbatekoaren %30 (ohiko tarifa: 140 euro).
Tailerrak: zenbatekoaren %15 (ohiko tarifa: 30 euro).
Udalekuak-Negulekuak: zenbatekoaren %10 (tarifa aste kopuruaren eta irteera ordutegiaren arabera aldatzen da).
Espazioen alokairua: zenbatekoaren %10.
Nola hasi puntuak pilatzen?
Hiru marketako bakoitzean aurkeztu NANa edo Realeko txartela, eta adierazi bazkide, RS Laguna, RS Fan edo akzioduna zarela ikastetxean, izena ematen duzunean. Puntuak automatikoki kargatuko dira hilabete bakoitzaren amaieran.
