SD EJEA 1-0 REAL SOCIEDAD C

Porrota gol bakarrarengatik

Gure hirugarren taldeak bat eta huts galdu du Ejearen aurka Luchán futbol zelaian. Txuri-urdinek bigarren zatiaren hasieran jaso dute partidako gol bakarra eta, nahiz eta berdintzeko aukerak izan, hutsik itzuliko dira etxera.

Ia gol-aukerarik egon ez den lehen zatian, donostiarrak eroso mantendu dira baloiarekin eta serio ibili dira defentsan. Hasiera lasai baten ondoren, bi taldeak hobetuz joan dira, baina ez dira fin ibili erasoan eta partida hutsean iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian etxekoak intensitate gehiagorekin hasi dira eta aurretik jarri dira markagailuan Iker Gilen gol batekin, taldeko jokaldi on bat aprobetxatu baitu Zangoren aurrean bakarrik geratzeko eta neurketako gol bakarra egiteko. Minutu batzuk geroago, Aragoiko taldeak bigarrena egiteko aukera garbia izan du, baina Iker Gilen jaurtiketak langan jo du. Hortik aurrera, kanpokoak neurketaren jabe izan dira eta iritsiera arriskutsuren bat edo beste izan dute, baina Ejearen defentsak edozein aukera ekidin du. Partidaren azken minutuetan, bi taldeak dagoeneko nekatuta zeudela, ez da gol-aukerarik egon eta norgehiagoka bat eta hutsekoarekin amaitu da.

Porrota gure bigarren filialarentzat, jaitsiera-postuetatik ateratzea eragozten diona. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Tudelanoren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

SD Ejea: Troya, Tudela, Fadel, Ginovés (kap.), Sola, Carrasco (Iglesias, min. 90), Hakim, Rodrigo Val (Mingotes, min. 90), Torras (Santana, min. 73), Gabri Palmás (Isaac, min. 64) eta Iker Gil (Babacar, min. 73).

Real Sociedad C: Zango, Segurola (Arenzana, min. 84), Díaz de Alda, Torres, Olarra, Oleaga, Eceizabarrena, Samuyiwa (Otadui, min. 66), Arruti (kap.) (G. Gorosabel, min. 66), Astiazaran (H. Rodríguez, min. 84) eta Carrera (Soroeta, min. 77).

Gola: 1-0: Iker Gil, min. 53.

Epailea: Alins Rodríguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Gabri Palmás eta Fadeli eta kanpoko Samuyiwa eta Otaduiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!