Gure hirugarren taldeak bi eta huts galdu du Eibarren filialaren aurka gaur eguerdian Unben jokatutako gipuzkoar derbian. Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, baina zehaztasun faltak mailari eusteko borrokan aurrerapausoa emateko aukera ukatu diote.
Hasiera oso parekatua izan da eta ez da ia gol-aukerarik egon. Minutuek aurrera egin ahala bi taldeak aurrerantz egiten saiatu dira, eta etxekoak aurretik jarri dira euren lehen iritsieran Ekaitzen erremate akrobatiko baten ondoren. Donostiarrak erreakzionatzen saiatu dira, baina azkenean neurketa bat eta hutsekoarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian kanpoko taldea nagusi izan da. Astiazaran eta Gorka Gorosabel zelaira sartu ondoren martxa bat gehiago sartu dute eta bi gol-aukera oso garbi izan dituzte, baina ez dute asmatu azken metroetan. Jada norgehiagoka luzapenean zegoela, eibartarrek bigarrena egin dute Anartz Amilibiaren gol bati esker. Ez da gehiagorako denborarik geratu eta neurketa bi eta huts amaitu da.
Porrota gure bigarren filialarentzat gipuzkoar derbian. Hala ere, txuri-urdinek maila eusteko lehian jarraitzen dute. Datorren astean Utebo jasoko dute Zubietan azken bolada txar honi buelta emateko asmoz.
Fitxa teknikoa:
SD Eibar B: Ispizua, Arana (kap.), Aldai, O. Llorente, Barbarín, M. Delgado (Goikoetxea, min. 88), Carrasco, M. Pérez (Anartz Amilibia, min. 65), Zubiria (Agirre, min. 65), Hugo García eta Ekaitz (Ekain Etxeberria, min. 76).
Real Sociedad C: Zango, Garro, Segurola, Torres, Olarra, Oleaga (Arruti, min. 71), Eceizabarrena (kap.), Otadui (H. Rodríguez, min. 82), Samuyiwa (G. Gorosabel, min. 46), Cabo (Astiazaran, min. 46) eta Soroeta (Carrera, min. 71).
Golak: 1-0: Ekaitz, min. 25. 2-0: Anartz Amilibia, min. 93.
Epailea: Vega Portilla. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Pérez, Arana, Carrasco, Anartz Amilibia eta Agirreri eta kanpoko Eceizabarrenari.