REAL SOCIEDAD 5-2 FC MIDTJYLLAND

Pauso sendoarekin

Vídeo

Realak UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetarako txartela lortu du gaur gauean Reale Arenan FC Midtjylland taldeari bost eta bi irabazita. Partida ireki eta gol askoko norgehiagokan, txuri-urdinek arazo handirik gabe lortu dute txartela. Azkenean, Europako kanporaketa gainditu bat. Orain Ingalaterra dugu zain.

Partida ezin hobeto hasi da, Brais Mendezek atzealdearen akats bat baliatu baitu atea hutsik zegoela sartzeko. Argi eta garbi nagusi izanda, Reala erraz iristen zen, eta bigarrenak ez du itxaron. Oyarzabalen eta Barreneren arteko jokaldi polit bati amaiera eman dio Sucicek abantaila bikoizteko. Kanpokoak suspertu egin dira eta aldeak murriztu dituzte Buksak sartutako penalti bati esker. Atsedenaldia baino pixka bat lehenago, txuri-urdinek baloia  galdu ondoren, Osoriok binakoa egin du. Bi eta hutsekoarekin kanporaketa kontrolpean zegoela zirudien, baina danimarkarrek berdindu egin dute. Aldageletara joan aurretik, bi jaurtiketa indartsuetan, Braisek eta Barrenek Lössl ahalik eta gehien proban jarri dute. Eta azken jokaldian, korner aldaratze batean, Sucicek bere bigarren gola sartu du donostiarrei aurretik jartzeko berriro ere.

Bigarren zatian partida eroso samarra joaten ari zen, kanpokoek ez baitute Remiro urduritu. Gainera, Danimarkako taldea hamarrekin geratu da eta Oyarzabalek penaltiz sartu du lau eta bikoa. Imanolen mutilek estutzen jarraitu dute eta Oskarssonek, Zakharyanek ezkerretik erdiraketa neurtua egin ostean, bosgarren eta azken gola sartu du.

Reala biharko zozketan egongo da. Manchester United edo Tottenham, bietako bat izango da gure aurkaria final-zortzirenetan. We are Real

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Zubeldia, Aguerd, Aihen, Olasagasti (Turrientes, min.67), Sučić (Marín, min.48), Brais Méndez, Barrene (Zakharyan, min.83), Take (Becker, min.67) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.83).

FC Midtjylland: Lössl, Andersson (Mbabu, min.46), Diao, Bech (cap)(Juninho, min.46), Paulinho (Bak, min.60), Silva, Bravo, Castillo, Osorio, Simsir eta Buksa.

Golak: 1-0: Brais Méndez, min.5. 2-0: Sučić, min.18. 2-1: Buksa (pen.), min.24. 2-2: Osorio, min.39. 3-2: Sučić, min.45+1. 4-2: Oyarzabal (pen.), min.73. 5-2: Óskarsson, min.90.

Epailea: Gözübüyük (Herbehereak). Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagasti eta kanpoko Buksari. Kanpoko Silvari txartel gorri zuzena erakutsi dio 70. minutuan.

Asistentzia: 27.728 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!