Realak Europarako pausoa eman nahi du gaur gauean Reale Arenan eta munduko futbolean sasoi onenean dagoen talde baten aurka egiten saiatuko da, Real Madriden aurka. Azken jardunaldietan puntu batzuk ihes egiten utzi izanaren sentsazioarekin, Imanolen mutilek euren parrokiari poztasun handia emateko ilusioari eusten diote denboraldiaren amaierako sprintari begira. Erronka handia da eta denok batera egin beharko diogu aurre.
Zuriak aste perfektua bizi ondoren iristen dira gure feudora. Manchester City FC UEFA Champions Leagueko final-laurdenetan kanporatuta eta liga erdia besapean hartuta FC Barcelonari luzapenean irabazi ondoren, finalerdietako joaneko partidaren atarian daude FC Bayern Munchen taldearen aurka. Ez da fidatu behar munduko lehen lerroko baliabide guztiak dituen eta duelu bakoitzean gosez dagoen plantilla batez.
Bost final aurretik historia egiteko, Europako txapelketan bosgarren urtez jarraian sartuz, horietako hiru zuen bultzadarekin. Inoiz baino elkartuago egoteko unea da, denok bat egiteko unea, gure Klubaren historia elkarrekin urrezko letretan idazteko. AURRERA REALA!!!