Sansek aurrerapauso handia eman zuen bart Bigarren Mailara igotzeko finaleko joaneko partidan irabazita. Txuri-urdinak Tarragonan nagusitu ziren eta historia berriz egitetik oso gertu daude. Helburu nagusia gertu dago, oso gertu, baina oraindik ez da behin betikoa. Errematatu eta biribildu egin behar da datorren asteburuan etxean.