Alex Remirok eta Nahia Apariciok 40 realzale handi eta txikirekin bat egin zuten, zeinak arratsalde oso berezi batez gozatu ahal izan baitzuten idoloekin batera. Bi jokalariek euren bizipenak, oroitzapenak eta pasadizo berezienak kontatu zituzten, Reale Arenako txoko esklusiboenetan barrena zebiltzala. Bisitaren une nabarmenetako bat prentsa aretoan izan zen. Bisitariek, Tourrera joate hutsagatik, protagonistek sinatutako bi kamisetaren zozketan parte hartu zuten. Esperientzia bikain bat, bertaratutakoek ahaztuko ez dutena.
Tourra amaitu ondoren, bi futbolariek ez zuten zalantzarik izan denbora luzea emateko sinatzen eta bisitari guztiekin argazkiak ateratzen. Arratsalde polit bat biribiltzeko modu ezin hobea.
Bixio Gorriz, Xabi Prieto, Aitor López Rekarte, Jesus Mari Zamora, Alex Remiro eta Nahia Aparicio jokalariekin gozatu ondoren, laster bisita gehiago iragarriko dira, horiek ere oso gonbidatu bereziekin.
Bertakoentzako eta jubilatuentzako sustapen berezia
Sakatu HEMEN informazio gehiagorako
Reale Arenako Tourra "esperientzia entretenigarrienetako bat bihurtzen ari da. Gainera, beti aurkituko dituzu zure gustuko sustapenak.
Zer ikusiko den?
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara. Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute.
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).