Manuela Vanegasek, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urtarrilaren 5ean FC Bartzelonaren aurka jokatutako partidan. Proba diagnostiko osagarriak egin eta aukera terapeutiko egokienari buruzko iritzi adituak lortu ondoren, Javier Albillos doktoreak egingo dio ebakuntza datozen asteetan, Policlínica Gipuzkoan.
Real Sociedad de Futbol, SADeko Zerbitzu Medikoa.
* Informazio mediko honen argitalpenak jokalariaren onespena du.