REAL SOCIEDAD – RCD ESPANYOL (18:30)

Oinak lurrean


Realak RCD Espanyol hartuko du gaur arratsaldean, ligako garaipenaren bidera itzultzeko helburu argiarekin. Errege Kopako finalerdietarako sailkapena ospatzeko gau handi bat bizi ondoren, txuri-urdinek erregulartasunaren txapelketan jartzen dute arreta, sailkapenean gora egiteko eta azken hiru porrotak ahazteko balioko dieten hiru puntu lortzeko beharrarekin.


Katalanak, berriz, moralez gainezka datoz, aurreko jardunaldian Real Madrid Europako txapeldunari irabazi ostean. Garaipen horrek jaitsiera postuetatik ateratzea eta Lehen Mailan jarraitzeko borrokan aurrerapausoa ematea eragin die.


KO txapelketaren zozketa eta Europako kanporaketa gertu dutelarik, donostiarrek zaleei beste poz bat eman nahi diete aste borobil bati amaiera emateko. Ligan berriz irabazteko ordua da, aurrean ditugun erronkei aurre egin aurretik. Asko eta gogorrak, baina oso ilusionagarriak. Garaipenaren bila. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!