Real Sociedad 3-2 RS Tenis

Merezitakoa eta landutakoa

Gure belar hockeyko taldeak 3-2 irabazi dio gaur goizean RS Tenisi. Txuri-urdinek partidari buelta eman behar izan dute hiru puntuak eskuratzeko. Realak merezitako garaipenarekin agurtu ditu zaleak.

Donostiarrek ez dute partida ondo hasi. Hasi eta bost minutura Milagros Fernandezek aurretik jarri du talde bisitaria. Lehen laurdena amaitu baino lehenago, 0-2koa sartu du berriro Fernandezek. Txuri-urdinek ez dute etsi eta amaierara arte saiatu dira hiru puntuak lortzeko. Bigarren laurdenean Ruggierik markagailuko aldea murriztu du. Hirugarren aldian, etxekoek partidari buelta eman diote eta bi tanto egin dituzte neurketa irabazteko. Darnay eta Ruggieri izan dira, bi golak sartu dituztenak.

Txuri-urdinek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte eta garaipena eskuratzeko lan handia egin dute. Jokalari eta zaleek agur esan diete Maider Altunari eta Ane Erguini. Hamaika eta bost urte eman dituzte klubean eta denboraldi amaieran stick-a zintzilikatuko dute. Datorren astean ligako azken partida jokatuko dute Sardinero HC taldearen aurka. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!