‘BerdEguna’ ekimenaren bigarren edizioak harrera oso positiboa izan zuen Reale Arenan. Ingurumenaren babesa sustatzeko asmoz, joan den larunbatean jasangarritasunaren aldeko hainbat ekintza egin ziren gure etxean, hainbat markarekin elkarlanean.
BerdEguna ‘Planeta Urdina’ estrategiaren barruko ekintzetako bat izan da. Planeta Urdinak, bide orri gisa, Realak garapen jasangarrian eta eraginkortasunean erreferente izateko duen borondate eta konpromiso irmoa definitzen du.
Zer ekintza egin ziren?
Birziklatzeari buruz kontzientziatzeko jokoak, "Reale Arenatik Gipuzkoako Baratzetara" proiektuak nahi duen bezala ohitura jasangarriak sortzeko ekonomia zirkularraren bidez, plastikoa bilduz, CO2 eta energia berriztagarriak neurtuz, garraio publikoarem eta bizikleten erabilera sustatuz...



