NAYEF AGUERD, AZAROKO MVP

Maitasuna jasotzen

Vídeo

Nayef Aguerdek lehen pertsonan sentitu du familia txuri-urdinaren berotasun guztia. Defentsak, azaroko MVPak, tarte atsegina partekatu zuen atzo BM gure babesleak Pagolan (Donostia) duen supermerkatura hurbildu ziren zale guztiekin, gehienak txikiak. Sinadurak eta argazkiak nonahi, gure futbolaria ezagutu nahi izan zuten guztien gozamenerako. Boto-emaileen artean zozketaren irabazlea Paula Aillon izan zen eta, atzo gerturatu ezin izan zenez, saria etxean jasoko du.

 

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

Realzale Programa

2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 txuri-urdinen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira.

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:

https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!