KORNER FESTIBALA

Leo Harlem, Daimiel eta Guille Gimenezekin hasiko da

Korner Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen duen kultura eta futbol festibalak bosgarren edizioa ospatuko du maiatzaren 26tik ekainaren 4ra hiriko hainbat lekutan. Aurten jaialdia bi ekitaldirekin irekiko da Antzoki Zaharrean.

Ostegunean, 19:00etan, Kornerrek bere programaren atal berri bat inauguratuko du: kirol gonbidatua, futbola ez den beste kirol batzuetako gai eta protagonistei eskainia. Saskibaloia izango da jaialdiko lehen gonbidatua, Antoni Daimiel eta Guille Gimenez kirol kazetariekin.

NBAko esatari bikote ezagunak, bere ohiko umorearekin, saskibaloiaren gaurkotasun osoa aztertuko du, Estatu Batuetan zein Europan. Dario Brizuela Malagako Unicaja taldeko jokalari gipuzkoarra eta Azu Muguruza IDK Euskotreneko entrenatzailea izango ditu lagun.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta gonbidapenak hilaren 26an bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, Donostia Kulturaren webgunean eta Realaren dendetan.

Ostiralean, hilaren 27an, Leo Harlem umorista ezagunaren txanda izango da. Korner-en Monologoles atalean parte hartuko du Deja que te cuente bere show-arekin.
Sarrerak leihatiletan, Donostia Kulturaren webgunean eta Kornerren webgunean eros daitezke maiatzaren 11tik aurrera.

MAIATZAREN 26A

KIROL GONBIDATUA: SASKIBALOIA
Antoni Daimiel, Guille Giménez, Dario Brizuela, Azu Muguruza
Antzoki Zaharra. 19:00. 
Gonbidapenak hilaren 26an bertan jaso daitezke Antzoki Zaharreko leihatilan, Donostia Kulturaren webgunean eta Realaren dendetan.


MAIATZAK 27

DEJA QUE TE CUENTE

Leo Harlem
Antzoki Zaharra. 20:00. 
15 €, 20 €
Sarrerak maiatzaren 11tik aurrera eros daitezke leihatiletan, Donostia Kulturaren webgunean eta Kornerren webgunean.




Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!