Bigarren taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du, bi jardunaldi gazi-gozoen ondoren. Txuri-urdinek 0-1 irabazi diote Real Avilés Industria taldearen aurka, denboraldiko lehen puntuak eskuratuz.
Etxeko taldeak hobeto hasi du partida, lehen minutuetan baloiaren jabetza handiagoa izanik. 25. minutuaren ondoren, ordea, neurketa orekatu da eta txuri-urdinek aurreratzeko aukera garbi batzuk izan dituzte. Azkenean, 41. minutuan, Murillok bere aukera baliatu eta norgehiagokako gol bakarra sartu du. Bigarren zatian, aldageletatik bueltan, Realaren defentsa sendoa funtsezkoa izan da markagailua mantentzeko eta denboraldiko lehen garaipena bermatzeko.
Hiru puntuek konfiantza emango diote taldeari hurrengo hitzorduari begira: igandean, 12:00etan, Zubietan, Atlético Villalonga Femenino taldearen aurka neurtuko baitituzte indarrak.
Fitxa teknikoa
Real Avilés Industrial: Paula, Goretti, Elizabet, Iglesias, Mirdja, Pali, Laura (Tati, min. 70), Lobo (Noa, min. 70), Pradilla (Shara, min70.), Daniela (Carmen, min. 78.) eta Riesgo.
Real Sociedad: Ugartemendia, Etxebeste, Azpirotz, Soroa, Losada (Etxeberria, min 85.), El Amraoui, Carrera (Esteberena, min 64.), Chacón (Mugabure, min 85.), Zunzunegi (Arrondo, min 77.), Aranburu y Murillo (Etxeberria, min 64.).
Golak: 0-1: Murillo, min 41.
Epailea: Cosgaya Novoa. Etxeko Daniela zein Elizabet y kanpoko Azpirotz zein Mugabure zigortu ditu.