Beste urte batez, Lekarozeko ‘RS Udalekuak’ ekintzak futbolaz eta udaz disfrutatzeko aukera eman die etxeko txikienei. Aste hauetan zehar haurrek primeran pasa dute aisialdirako hainbat jarduera burutzen. Udalekuetako azken txandako haurrek ‘Bubble Football’-era jokatu dute, hainbeste maitatzen dugun kirolaren modalitate bitxia. ‘Bubble Football’-ean jokalariek plastikozko burbuila bat daramate, burutik belaunetaraino estaltzen dituena, eta honi esker arriskurik gabe beraien artean talka egin dezakete. Horri esker, partidak entretenigarriagoak dira eta haurrek hobeto pasatzen dute. Hori guztia Real Sociedad Fundazioko begiraleen gainbegiradapean, errespetua, talde-lana, autonomia edo erantzukizuna bezalako balioak irakasten dizkietenak.
Udalekuak hurrengo udan bueltatuko dira aisialdirako ekintza entretenigarri gehiagorekin. Datorren urtera arte!