REAL SOCIEDAD – ATLÈTIC TERRASSA (OSTIRALA, 17:20)

Kopako ilusioa

Vídeo

Belar hockeyko gure taldea Terrassara joango da gaur arratsaldean, bihartik aurrera Erreginaren Kopako edizio berri bati aurre egiteko asmoz. Txuri-urdinek Atlètic Terrassarekin neurtuko dituzte indarrak txapelketako final-laurdenetako azken partidan.
Gipuzkoarrak ez dira faborito izango biharko norgehiagokan. Kataluniarrak, ikusleen babesa izateaz gain, denboraldi bikaina egiten ari dira. Joko ona izan dute beti ezaugarri, eta aurten, gainera, emaitza bikainak dituzte. Donostiarrak euren bertsiorik onena eskaintzera behartuta daude finalerdietara igaro ahal izateko. Badakite egin dezaketela, baina ezin izango dute kontzentrazioa apur bat jaitsi. Ivan Lorentek eta Poli Guajardok zuzentzen duten taldeak erronka polita du aurretik. Garaipena lortuz gero, Club Egara eta UD Taburienteren arteko partidako irabazlearekin gurutzatuko lirateke txuri-urdinak finalerdietan. Atxurrak gora!

* Partida zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan: ZUZENEAN

ORDUTEGIAK

OSTIRALA
11.00 Club de Campo vs RC Polo
11.20 Junior FC vs Sanse Complutense
15.00 Club Egara vs UD Taburiente
17.20 Real Sociedad vs Atlètic Terrassa

LARUNBATA
10.00 Finalerdia (1)
12.15 Finalerdia (2)

IGANDEA
09.00 – Brontzezko domina
13.30 – Finala

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!