Jokin Aperribay presidenteak agerraldia egin du Erroman, bart Italiako hiriburuan izandako istiluak gaitzesteko. Zale txuri-urdin talde bat erasotu dute bertako jarraitzaileek. Aperribayk esan du gaur egin duten lehenengo gauza Erromako bi ospitaleetako zaurituen egoeraz kezkatzea dela, baita egoera tokiko agintariekin, Laziorekin eta UEFArekin berarekin kudeatzea ere.