RS FUNDAZIOAREN EGUNA

Kirola, dibertsioa eta solidaritatea

Vídeo

Dena prest dago Real Sociedad Fundazioaren egunerako, datorren ekainaren 9an Zubietan ospatuko dena. Gaur eguerdian festa txuri-urdin handi honen aurkezpena izan da. Ekitaldian Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria; Erika Martinez, Mindarako koordinatzailea, Leire Elizegi, Bizipoza-tik, eta Elena Rosales, Gipuzkoa Kutxa Solidariotik.

Behin ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik, ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako partidekin. Guztira 91 taldek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.300 neska-mutil inguru, 44 eskola baino gehiagotik etorritakoak. Alebin Mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak ere izango dira eta, hirugarren urtez jarraian, nesken partidak ere. Emakumeen azken arrakastak ere lekua izango du, Erreginaren Kopa ikusgai izango baita Zubietan. Partida ofizial bat ere jokatuko da. Gure jubenilak Erregearen Kopako final laurdenetako itzuleko partida jokatuko du Villarrealen aurka.

Zubieta zenbait zatitan banatuko da. Hauetan futbol eskoletako partidak jokatuko dira, jokoak, puzgarriak, margoketak,… izango dira. Azken edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. 

Aurreko edizioetan bezala, instalazioetara egingo diren bisita gidatuak izango dira. Aurten ere LaLiga Genuineko gure taldeak partida bat jokatuko du.

Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean, kirol ugari praktikatzea dago. Hori dela eta, Realeko atletismo sekzioa, belar hockeyeko sekzioa eta urpeko sailak ere bere lekua izango dute. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure kirolariekin. 

Aurten ere ekitaldi nagusienetakoa Txirri, Mirri eta Txiribitonen agerraldia izango da. 16:00etan hasiko da. Zumba ere egongo da gaztetxo eta helduentzat. 

Mindara elkarteari laguntza

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Mindarari lagunduko zaio (Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako Elkartea). Gaur Zubietan Erika Martinez, Mindarako koordinatzaileak bere erakundearen eginkizuna azaldu du eta eskerrak eman dizkio Real Sociedad Fundazioari.

Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei 

Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik.

Espero den zale kopurua dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez iritsi beharko da. Donostiako Hipodromoan edo Merkabugatiren zonako aparkalekua erabili ahal izango da. z7 zelaiaren ondoan ere aparkagune bat ahalbidetuko da. Lanzaderak izango dira bai Merkabugatitik bai Lasarte-Oriako topo geltokitik. 

* Goiko bideoa iazko edizioaren laburpena ikus daiteke.

*Beheko bideoan, gaur eguerdiko aurkezpen osoa.


*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf


 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!