Rayo Cantabria 0-2 Real C

Kategoriazko estreinaldia

Gure hirugarren taldea RFEF Bigarren Mailan indar handiz sartu da, Rayo Cantabria bezalako aurkari sendo baten aurka huts eta biko emaitza batekin. Norgehiagoka etxekoen nagusitasunarekin hasi da, baina gipuzkoarrek lehen zatiko erdialdean eman diote buelta partidari Agirreren lehen gol batekin eta, minutu gutxira, Magunazelaiaren golarekin. Donostiarrek kontrola hartu dute eta baloiaren jabetza mantendu dute aurkariaren saiakeren aurrean, zeinek kontraerasoan bilatu duten beraien aukera. Realak hirugarrena sartzeko aukera izan du ere, baina Mohak baloia urrundu du mugimendu bizkor batekin.

Bigarren zatian sufritzea tokatu da. Rayo Cantabria beste martxa batekin itzuli da zelaira eta buruz buruko norgehiagoka gogor bat eragin du. Izanek gertu izan du etxeko taldearen lehen gola gutxigatik atera den burukada batekin, eta Marrerok meritu handiko geldialdi bat egin behar izan du Salasen jaurtiketa bikain bat geldiarazteko. Txuri-urdinek ere aukera izan dute markagailuan aldea handitzeko, Mohak Arzaken jaurtiketa bat blokeatu baitu buruz burukoan. Partidaren amaiera eta estreinaldi bikaina RFEF Bigarren Mailan, etxetik kanpoko garaipen batekin. Datorren astean Real C-k Sestao River hartuko du etxeko lehen partidan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Rayo Cantabria: Moha, Mario Jorrin (Jose Carlos, min.87), Simon (Alonso, min.66), Mirapeix, Gonzalez, Gandarillas, Bustillo (Yeray, min.45), Julen, Muriel (Izan, min.45), Salas eta Gutierrez.

Real Sociedad C: Marrero, Recio, Gabilondo, Cantero, Zubillaga, Dadie (Arzak, min.70, Agirre (Azkune, min.60), Magunazelaia (Pontones, min.80), Gorrotxategi (Sukia, min.80), Rodriguez eta Balda (Lespinasse, min.60).

Golak: 0-1: Agirre, min.23, 0-2: Magunazelaia, min.25

Epailea: Milan Bárcenas Torres. Etxeko Juleni, Gutierrezi, Alonsori eta Mohari, eta kanpoko Magunazelaia eta Pontonesi txartel horia atera die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!