Gaur, eguerdiko 12etan, Real Betisen aurkako partidarako (igandea, hilak 16, 21:00etan) izena emateko epea itxi da. Sarrera-eskaera guztiei erantzun ahal izango zaie. Guztira 35 lagunek eman dute izena (19 eskatzaile eta 16 bidaide).
Sarrerak bihar, otsailaren 11n, jaso beharko dira Reale Arenako leihatilan, 10:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Soberako sarrerak otsailaren 11n bertan eskatu ahal izango dira Reale Arenako leihatilan, kasu honetan, 15:00etatik 20:00etara (bazkideentzat eta RS Fanentzako eskaera esklusiboa).