Bihar ‘Txikiziklo’aren edizio berri bat hasiko da eta 500 ikasle baino gehiago ostiralera arte Donostiako Aquarium-era hurbilduko dira. ‘Txikiziklo’a Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Ziklo barruan dagoen iniziatiba bat da eta aurten Real Sociedad Fundazioak antolatzen du. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da.
Jacques Costeauk, esploratzaile frantsesa, esaten zuen bezala “itsasoa babesteko modurik onena itsasoa maitatzea da, eta ezin da maitatu ezagutzen ez dena” Hortaz, parte hartuko duten ikasleek ekintza ezberdinak egingo dituzte itsasoaren mundua gertutik ezagutzeko.
Egitaraua goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da:
- Asteartea 14: Itsas hondakinek arrainetan eragindako ondorioak – Aquarium Donostia – Donostia.
- Asteazkena 15: Zaborra eta itsasoa – Oihane Cabezas (AZTI-ko Biologoa). EB-ko LIFE Lema proiektuaren barne.
- Osteguna 16: Mikroplastikoak: Megarriskutsua – Carolina Alonso (AZTI-ko Biologoa).
- Ostirala 17: Plastikozko ozeanoak – Izaskun Suberbiola (Mater Museoa).